Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
14. etapa
A. A. | EITB MEDIA
Cofidis taldeko frantziarra eguneko ihesaldian egon da, eta 5:21eko aldearekin helmugaratu da faboritoen tropelarekiko. Hartara, bederatzigarren postutik bigarrenera pasa da.
Bauke Mollema garaipena ospatzen. Argazkia: EITbren bideo batetik hartutako irudia
Albisteak (5)
Bauke Mollema (Trek) herbeheretarrak Frantziako Tourreko 14. etapa irabazi du larunbat honetan, ihesaldi luze baten ondoren. Sailkapen nagusiari dagokionez, Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak lidergoari eutsi dio eta Guillaume Martin (Cofidis) frantziarra, ostera, bigarren jarri da.
Cofidis taldeko frantziarrak eguneko ihesaldian parte hartu du, eta 5:21 minutuko abantailarekin helmugaratu da faboritoen tropelarekiko, beraz, bederatzigarren postutik bigarrenera pasa da, liderrarengandik 4:04ra.
Hartara, Martinek Rigoberto Uran (EF) kolonbiarra bigarren postutik kendu du. Orain hirugarren tokian dago, 5:18ra. Jonas Vingegaard (Jumbo) danimarkarra, bere aldetik, podiumetik kanpo geratu da behin-behinean. Lehen postutik 5:32ra dago, Richard Carapaz (INEOS) ekuadortarra baino segundo bat gutxiagorekin.
Horixe izan da sailkapen nagusian izandako aldaketa nabarmenena Mollemaren distira bereizi den jardunaldian. Trekeko txirrindulariak (34 urte) Tourreko bigarren etapa irabazi bereganatu du Quillanen, Puy-en-Velayn irabazi eta lau urtera.
Etapa erdian, Mollema, 2013ko Tourrean seigarren egin zuena, bakar-bakarrik ein du aurrera Galinagueseko (3. maila) mendatearen jaitsieran, eguneko azken aurrekoan, hain zuzen ere, eta ez dute berriro ikusi. Azkenerako, 1:04ko aldearekin sartu da helmugan bigarren eta hirugarren egin duten Patrick Konrad austriarraren (BORA) eta Sergio Higuita kolonbiarraren (EF) aurretik.
Irabazlearengandik 1:25era taldetxo bat sartu da, eta bertan zeuden Omar Fraile (Astana) santurtziarra 8seigarren egin du) eta Guillaume Martin.
Tourrak Pirinioetako lehen etapa korrituko du igandean (191,3 kilometro), Céret eta Andorra artean. Lehen mailako hiru mendate gaindituko dituzte txirrindulariek, azkena helmugatik 15 kilometrora.
14. etapako sailkapena:
1 - MOLLEMA Bauke (Trek) 4:16:16
2 - KONRAD Patrick (BORA) +1:04
3 - HIGUITA Sergio (EF) d.b.
4 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) +1:06
5 - WOODS Michael (Israel) +1:10
6 - FRAILE Omar (Astana) +1:25
7 - GESBERT Élie (Arkéa) d.b.
8 - PACHER Quentin (B&B Hotels) d.b.
9 - MEINTJES Louis (Intermarché) d.b.
10 - CHAVES Esteban (BikeExchange) +1:28
11 - MARTIN Guillaume (Cofidis) d.b.
Sailkapen nagusia 14.etaparen ostean:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 56:50:21
2 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +4:04
3 - URÁN Rigoberto (EF) +5:18
4 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +5:32
5 - CARAPAZ Richard (INEOS) +5:33
6 - O'CONNOR Ben (AG2R) +5:58
7 - KELDERMAN Wilco (BORA) +6:16
8 - LUTSENKO Alexey (Astana) +6:30
9 - MAS Enric (Movistar) +7:11
10 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) +9:48
11 - BILBAO Pello (Bahrain) +10:28
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa