Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
1. ETAPA
A. A. | EITB MEDIA
Munduko txapeldunak eraso gogorra jo du helmugarako bi kilometroren faltan, eta gainerako faboritoek ezin izan diote erantzun. Etapan zehar bi eroriko handi gertatu dira.
Julian Alaphilippe, lehen etapako irabazlea. Argazkia: EFE
Julian Alaphilippe frantziarrak (Deceuninck Quick Step), Munduko txapeldunak eskuratu du 2021eko Tourreko lehendabiziko maillot horia oso etapa nahasiaren ostean. Izan ere, azken 50 kilometro bi eroriko handi gertatu dira, eta horien eraginez izen handiko zenbait txirrindularik, tartean Miguel Angel Lopez kolonbiarra (Movistar) edota Ineos taldeko Tao Geoghegan Hart eta Richie Portek denbora galdu dute helmugan.
29 urteko txirrindulari frantziarrak ere zauriren bat izan du, baina bere errematatzaile sena atera du beste behin ere, azken aldapan. Helmugara iristeko 2,8 kilometroren faltan jotako erasoak Tourreko bere seigarren garaipena ekarri dio eta aurtengo ekitaldiko lehen elastiko horia ere.
Bere atzetik, 8 segundora, faborito nagusiak iritsi dira, Primoz Roglic, hirugarren, Pogacar, Enric Mas, Geraint Thomas, Nairo Quintana edo Richard Carapaz, azken hori 13 segundora.
Txirrindulari guztiak ez dira onik atera etapatik. Movistarrek, esaterako, nahigabe handia hartu du. Mas aurrean sartu bada ere, "Superman" Lopez kolonbiarrak 1:49 galdu ditu. Ineos ere ez da kalterik gabe atera, Porte eta Geoghegan Hartek, taldeko txirrindulari nagusietako bik, 2:16 eta 5:33 galdu baitute, hurrenez hurren.
Horrenbestez, Alaphilippek etapan bigarren izan den Michael Matthews australiarrarekiko 12 segundoko aldearekin ekingo dio bigarren etapari. Roglic 14ra dago eta Pogacar, Enric Mas eta Thomas, besteak beste, 18ra.
Lehen eroriko handia
Errepide alboan pankarta bat erakutsi nahian zebilen ikusle baten arduragabekeriak tropel erdia baino gehiago erortzea eragin du jardunaldia bukatzeko 45 kilometro falta zirela. Tony Martinek (Jumbo) aurretik eraman du kartela, eta berarekin batera hainbat taldekide ere hankaz gora joan dira, baita beste txirrindulari asko ere.
Ezbeharra saihestu dutenek kaltetuen zain egotea erabaki dute. Egoera horretan egon dira Marc Soler eta Lopez (Movistar), Van Aert edota Sagan.
Bigarren nahasmen egoera eta Alaphilpperen garaipena
Behin txirrindulari gehienak tropel nagusira berriro sartzea lortuta, bazirudien eguna beste ezustekorik gabe amaituko zela; aitzitik, helmugarako 7 kilometrora berriro ere 30 txirrindulari baino gehiago lurrera erori dira, horien artean min hartu duen Chris Froome zegoen.
Hortik aurrera, Alaphilipperen taldekideak su batean joan dira % 14ko maldak zituzten azken hiru kilometroen bila. Ortzadar maillotaren jabeak handinahiaz beteriko saiakera egin du orduan, bere seme jaioberriari opari berezia egiteko asmoz, eta bai bete ere asmoa, ez baitute helmugara arte berriro ikusi.
Tourrak Bretainian zehar jarraituko du igande honetan, Perros-Guirec eta Guerlédan arteko bigarren etaparekin, (183, 5 kilometro). Ehuneko 6,9ko bataz besteko maldak dituen 2 kilometroko maldak gainditu ondoen harrapatuko dute txirrindulariek helmuga.
1. ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) 4:39:05
2 - MATTHEWS Michael (BikeExchangE) +0:08
3 - ROGLIC Primož (Jumbo) d.b.
4 - HAIG Jack (Bahrain) d.b.
5 - KELDERMAN Wilco (BORA) d.b.
6 - POGACAR Tadej (UAE) d.b.
7 - GAUDU David (Groupama) d.b.
8 - HIGUITA Sergio (EF) d.b.
9 - MOLLEMA Bauke (Trek) d.b.
10 - THOMAS Geraint (INEOS) d.b.
11 - CHAVES Esteban (BikeExchange) d.b.
12 - BILBAO Pello (Bahrain) d.b.
13 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) d.b.
14 - LUTSENKO Alexey (Astana) d.b.
15 - MAS Enric (Movistar) d.b.
16 - URÁN Rigoberto (EF) d.b.
17 - QUINTANA Nairo (Arkéa) d.b.
18 - NIBALI Vincenzo (Trek) d.b.
19 - ASGREEN Kasper (Deceuninck) d.b.
20 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA 1. ETAPAREN OSTEAN:
1 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) 4:39:05
2 - MATTHEWS Michael (BikeExchangE) +0:12
3 - ROGLIC Primož (Jumbo) +0:14
4 - HAIG Jack (Bahrain) +0:18
5 - KELDERMAN Wilco (BORA) d.b.
6 - POGACAR Tadej (UAE) d.b.
7 - GAUDU David (Groupama) d.b.
8 - HIGUITA Sergio (EF) d.b.
9 - MOLLEMA Bauke (Trek) d.b.
10 - THOMAS Geraint (INEOS) d.b.
11 - CHAVES Esteban (BikeExchange) d.b.
12 - BILBAO Pello (Bahrain) d.b..
13 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) d.b.
14 - LUTSENKO Alexey (Astana) d.b.
15 - MAS Enric (Movistar) d.b.
16 - URÁN Rigoberto (EF) d.b.
17 - QUINTANA Nairo (Arkéa) d.b.
18 - NIBALI Vincenzo (Trek) d.b.
19 - ASGREEN Kasper (Deceuninck) d.b.
20 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa