Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
21. ETAPA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Esloveniarrak bere lehen Tourra bereganatu du 21 urterekin; Deceuninckeko irlandarrak, berriz, ekitaldi honetako bigarren garaipena eskuratu du, baita elastiko berdea ere.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Tadej Pogacar (UAE Emirates) esloveniarra (21 urte) Frantziako Tourreko urrezko liburuan sartu da, Parisko podiumaren gorengo koska eskuratu eta gero. Parisen horiz amaitu duen historiako bigarren txirrindulari gazteena izan da; izan ere, haren aurretik dago Henri Cornet frantziarra, 1904an lasterketa eskuratu zuena 20 urte bete gbe zituela.
Landa, laugarren
Euskal txirrindulariei dagokienez, Mikel Landa (Bahrain) laugarren postuan sailkatu da, irabazlearengandik 5:58ra. Pello Bilbao bere taldekideak 16. postuan bukatu du Tourra. Atzerago geratu dira Gorka Izagirre (22.a), Romain Sicard (31.a), Omar Fraile (60.a), Imanol Erviti (74.a) eta Cyril Barthe (96.a).
Halaber, Erviti nafarrak taldekako sailkapena irabazi du Movistar taldeko bere kideekin batera.
Etapa, Bennetentzat
Sam Bennett (Deceuninck-Quick STEP) irlandarrak irabazi du Frantziako Tourreko azken etapa, Eliseoko Zelaietako esprintean Mads Pedersen (Trek-Segafredo) munduko txapeldunari eta Peter Sagan (Bora-Hansgrohe) eslovakiarrari aurre hartu eta gero.
Sam Bennett, Argazkia: EFE
Deceuninck taldeko txirrindulariaren bigarren etapa garaipena izan da korritzen zuen bere lehen Tourrean, eta, horrez gain, puntukako sailkapeneko elastiko berdea ere bereganatu du irlandarrak.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa