Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
20. etapa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emirateseko esloveniarrak izugarrizko erakustaldia eman du erlojupekoa irabazteko, eta Frantziako Tourraren balizko irabazlea da.
Albisteak (3)
Tadej Pogacar esloveniarrak (21 urte) hegan egin du Frantziako Tourreko erlojupekoan (La Planche des Belles Filles, 36 km), eta Primoz Roglic herrikidearekin zuen 57 segundoko desabantailari buelta eman dio. Hartara, bere lehen Tourra irabazteko zorian dago
Izan ere, Emirates taldeko txirrindulariak bereganatu du etapa erakustaldi aparta eman eta gero, bigarren izan den Tom Dumoulin herbeheretarraren aurretik.
Podiumeko hirugarrena Richie Porte australiarra izango da, Miguel Angel Lopez kolonbiarrak oso saio kaskarra egin baitu erlojuaren aurka, eta seigarren postura jaitsi baita.
Bere aldetik, Mikel Landa arabarrak sailkapen nagusiko laugarren tokian bukatuko du, 2017an lortu zuen posturik onena errepikatuz. Izan ere, Murgiakoak eutsi egin dio asko hurbildu zaion eta Enric Masi, eta, aldi berean, Miguel Angel Lopez gainditu du.
Esan bezala, etapako ezusteko nagusia Pogacarrek eman du, berebiziko jarduna gauzatu baitu aurreikuspen guztiei aurre egin eta jardunaldiko garaipena eskuratu eta sailkapen nagusia iraultzeko.
Erlojupekoa aurtengo Tourrean eskuratu duen bere hirugarren garaipena izan da eta, hori gutxi balitz bezala, esloveniar gazteak, iaz Espainiako Vueltako podiumera igo zenak, gazte onenaren eta mendiko erregearen elastikoak jantziko ditu ere.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa