Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:49

Frantziako Tourra 2020

19. etapa

Søren Kragh Andersenek bigarren garaipena lortu du; eta Roglic, erlojupekoaren zain

Agentziak | Erredakzioa

Esloveniarrak sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, eta Tadej Pogacar herrikidea 57 segundora dauka.

0:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Søren Kragh Andersen (Sunweb) danimarkarrak irabazi du Frantziako Tourreko 19. etapa,  Bourg- En- Bresse eta Champagnole artekoa, 166,5 kilometroko ibilbidearekin. Primoz Roglicek lider jarraitzen du.

Kragh Andersen bera bakarrik sartu da helmugan 3 ordu 36 ,minutu eta 33 segundoko denbora eginda, 41,5 kilometroko batez besteko abiadurareklin. 53 segundora sartu da bera harrapatzen saiatu diren Luka Mezgec (Mitchelton) eta Jasper Stuyvens (Trek).

Sailkapen nagusian, Roglicek lider jarraitzen du, eta Tadej Pogacar bigarren da 57 segundora. Hirugarren Miguel Angel Lopez kolonbiarra dago, minutu eta 27 segundora.

Larunbatean 20. etapa jokatuko dute, 36,2 kilometroko erlojupekoa, azken seiak aldapan gora La Planche des Belles Fillesera bidean. Pariseko podiuma bertan erabakiko da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    25 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena