Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
13. ETAPA
ERREDAKZIOA
Txirrindulari kolonbiarrak irabazi du 13. etapa, azken metroetan Kamna alemaniarrarekin lehiatu ostean.
Albisteak (4)
Daniel Martinez kolonbiarra gailendu da Puy Mary-ko mendatean, eta Frantziako Tourreko 13. etapa irabazi du. Kolonbiarrak azken metroetan irabazi dio Kamnari, ezustean. Sailkapen nagusiari dagokionez, Primoz Roglic Pogacarrekin batera helmugaratu da eta beste txirrindulariekin zuen aldea handitu du.
Aurtengo Frantziako Tourrean ikusi dugun etaparik politenetarikoa izan da 13. etapa.
Hasiera-hasieratik, erasoak ikusi ditugu pelotoian. Beraz, laster sortu da eguneko ihesaldia. Bertan, Romain Sicard txirrindularia izan da.
Azken 20 kilometroak Maximilian Schachmann alemaniarrak eman ditu lasterketa buruan. Hala ere, azken 5 kilometroetan, Daniel Martinezek eta Lennard Kamnak alemaniarra harrapatu eta kolonbiarra gailendu da Le Puy Mary-ko mendatean.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Primoz Roglicek lidertzan jarraitzen du. Tadej Pogacar kokatu da bigarren, 44 segundora, eta Egan Bernal kolonbiarra hirugarren, 59 segundora.
Horrenbestez, Daniel Martinez kolonbiarrak irabazi du Frantziako Tourreko 12. etapa. Larunbatean, Clermont-Ferrand eta Lyon arteko 194 kilometroko etapa izango dugu.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa