Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
Erorikoen ondorioz
Agentziak | Erredakzioa
Vallsen egiteko nagusia Mikel Landari laguntzea zen. Lotto-Soudal taldean, Gilbertekin batera, John Degenkolbek ere lasterketa utzi du beste eroriko baten ondorioz.
Philippe Gilbert, Quick Step taldearekin etapa bat irabazten. Argazkia: Efe.
Philippe Gilbert (Lotto-Soudal) txirrindulari belgikarrak Frantziako Tourra utzi du egindako osasun azterketek ezkerreko belaunezurra hautsita duela konfirmatu ostean. Baharin McLaren taldeko Rafa Vallsek ere lehian ez jarraitzea erabaki du eskuineko izterrezurrean duen hausturagatik.
Tourreko lehen etapa gorabeheratsuak Gilberten itxaropenekin amaitu zuen. Lotto-Soudaleko txirrindulariak lesio bera izan zuen 2018ko edizioan, belaunezur bera hautsi zuelako Portet d’Aspet mendatea jaisterakoan.
Lotto-Soudal taldean ere John Degenkolbek Tourra utzi du. Atzo denboraz kanpo iritsi zen helmugara eroriko gogorra izan eta azken 65 kilometroak bakar-bakarrik eta minez egin ostean.
Bestalde, Mikel Landak ere taldekide bat galdu du Bahrein McLaren taldean. Rafa Vallsek lasterketa utzi behar izan du egindako osasun azterketek eskuineko hankan haustura bat duela konfirmatu ostean. Valls taldekide garrantzitsua zen arabarrarentzat, Tourra irabazteko helburuan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa