Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
2023ko irteera hartzeko
Agentziak | Erredakzioa
Tourreko zuzendariak Bizkaiko hiriburuak lasterketaren irteera hartzeko puntu asko dituela alde adierazi du.
Bilbo, 2023ko Tourreko irteera hartzeko hautagaia
2020ko Frantziako Tourreko aurkezpenaren egunean Christian Prudhommek, lasterketaren zuzendariak, Bilboren hautagaitza Tourren irteera 2023an hartzeko goratu egin du.
Hurrengo asteetan oso bilera garrantzitsua izango dutela gai horren inguruan iragarri du, 'Bilborekin eta Euskadirekin harremanetan izan gara eta aurki izango dugu beste bilera garrantzitsu bat. Hautagaitza baieztatzen bada oso interesgarria izango litzateke guretzako'.
Bizkaiko hiriburuak lasterketaren irteera hartzeko puntu asko dituela alde esan du ere Prudhommek, esaterako, zaleak: 'lasterketetan txirrindulariek duten berotasuna eta gogoberotasuna nabarmentzekoak dira. Gustukoa dut nola pilatzen diren errepideetan Tourra Euskadiko errepideetatik igarotzen duenean. Txirrindularitza asko bizi da'.
1992.ean Donostiatik irten zen urtea gogoratu nahi izan du ere oso arrakastatsua izan baitzen.
Jokatu diren 107. edizioetan Frantziako hegoaldean zazpi aldiz soilik hasi da Tourra eta hori ere alde izango luke Bilboko hautagaitzak, Prudhommen aburuz.
Hala eta guztiz ere lasterketaren zuzendariak gogoratu nahi izan du Frantziako zein Europako hainbat hautagai gehiago daudela Tourreko 2023ko irteera hartzeko.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa