Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
18. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Julian Alaphilippe atzean geratu da Galibierrera igoeran, baina jaitsieran galdutako tartea berreskuratu du. Mikel Landa 16. sartu da helmugan, 5:18ra.
Albisteak (3)
Nairo Quintana kolonbiarrak bere hirugarren garaipena lortu du Frantziako Tourrean, Alpeetako lehen etapa irabazita. Egan Bernal herrikidea, berriz, bigarren jarri da sailkapen nagusian eta Julian Alaphilippek lidergoari eutsi dio.
Quintanak 2013an irabazi zuen Tourreko etapa bat lehen aldiz, eta Saint-Lary-Soulanen iaz. Gaur ihes eginda eman du etaparen zati gehiena, beste txirrindulari batzuekin batera, Galibierren erasoa jo eta bakarrik alde egin duen arte.
Ibilbide zaila izan du 18. etapak, 2.000 metrotik gorako hiru mendaterekin.
Bigarrena helmugan Romain Bardet frantziarra izan da. Bernalo 4:46 atera dizkio eta gainontzeko faboritoei, Mikel Landa barne, 5:17. Horri esker, Quintana zazpigarren da orain sailkapen nagusian, Alaphilippek baino 3:45 gehiagorekin eta hirugarren postutik 2:19ra. Geraint Thomas iazko irabazlea dago hirugarren postu horretan.
Bernalek erasoa jo du faboritoen taldean Galibier igotzen aritu direnean eta 32 segundoko aldea ateratzea lortu du. Horri esker, bigarren jarri da sailkapen nagusian.
Alaphilippe liderra, berriz, atzean geratu da Galibierren, baina jaitsieran galdutakoa berreskuratu du eta lidergoari eutsi dio. 14 egun daramatza sailkapen nagusiaren buruan, Parisera iristeko hiru egun falta direnean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa