Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
Frantziako Tourra, 15. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Arabarra Pirinioetako azken etapa irabazten saiatu da, baina amaieran indarrek huts egin diote.
Albisteak (3)
Simon Yates britainiarrak bere bigarren garaipena lortu du aurtengo Frantziako Tourrean, lehenengoa lortu eta hiru egun geroago. Julian Alaphilippek, berriz, lider jarraitzen du, faborito nagusiekin debora galdu duen arrean.
Mitcheltoneko txirrindularia eta Espainiako Itzuliko irabazlea, osteguneko etapan gailendu zen, Pirinioetako lehen jardunaldian, eta igande honetan beste horrenbeste egin du, bigarren mailako mendate bat eta lehen mailako hiru igo ostean.
Thibaut Pinot larunbateko etapako irabazlea bigarren izan da eta sailkapen nagusian bi postu irabazi ditu. Laugarren da orain, Alaphilippe liderrarengandik minutu eta 50 segundora.
Geraint Thomas britainiarrak bigarren postuan jarraitzen du, minutu eta 35 segundora, eta Steven Kruijswijk hirugarren, minutu eta 47ra.
Bosgarren postuan Egan Bernal dago, bi minutu eta bi segundora. Kolonbiarra bosgarren izan da helmugan, Pinotek baino 18 segundo gehiago erabilita.
Mikel Landa hirugarren sartu da helmugan, Thibaut Pinoten denbora berean, azken igoeran erasoa jo ostean. Arabarra zazpigarren da orain sailkapen nagusian, Alaphilippek baino lau minutu eta 54 segundo gehiagorekin.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa