Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
5. ETAPA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eslovakiako txirrindulariak Wout Van Aert belgikarra eta Mateo Trentin italiarra izan ditu atzetik.
Albisteak (6)
Bideoak (1)
Peter Sagan (BORA-hansgrohe) irabazi du asteazken honetan jokatu den Frantziako Tourreko bosgarren etapa, Saint-Dié-des-Vosges eta Colmar artean jokatu dena (175,5 km).
Txirrindulari eslovakiarrak bere indarraren erakustaldia eman du helmugan egon den esprintean, nahiz eta esprinter nagusienetako zenbait falta izan diren, eguneko ibilbidearen zailtasunak behartuta atzean geratu baitira.
Sagan erraz gailendu da Wout Van Aerten (Jumbo-Visma) eta Mateo Trentinen (Mitchelton-Scott) aurretik, eta, horrenbestez, aurtengo ekitaldian erdiesten duen lehen garaipena poltsikoratu du, bere ibilbideko hamabigarrena.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Julien Alaphilippe frantziarrak (Deuceninck - Quick Step) líder izaten jarraitzen du, eta ez da aparteko aldaketarik izan bertan.
Ostegun honetako etapari begira, txirrindulariek mendiko lehen jardunaldiari egin beharko diote aurre, mendate batean amaitzen dena, gainera. Mulhouse eta La Planche des Belles Filles artean jokatuko den etapak 160,5 kilometro izango ditu. Ziklistek zazpi gain igo beharko dituzte, horietako hiru lehen mailakoak. Azken igoerak 7 kilometro ditu, % 8,7ko batez besteko pendizarekin, eta litekeena da lider aldaketa egotea sailkapenean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa