Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
13. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Eslovakiarra azkarrena izan da Alexander Kristoff norvegiarraren eta Arnaud Demareren aurretik.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Peter Sagan eslovakiarra (Bora) gailendu da Frantziako Tourreko 13. etapan. Guztira, 169,5 kilometro egin dituzte txirrindulariek Bourg D'Oisans eta Valence artean. Graint Thomasek lider jarraitzen du.
Scully (Education First), De Gendt (Lotto Soudal), Schär (BMC) eta Claeys (Cofidis) txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia, baina aventura helmugarako 6 kilometrora amaitu da.
Azken metroetan, Saganek aurkarien alde txikia irauli du eta 3 ordu, 45 minutu eta 55 segundoko denbora eginda gailendu da, Alexander Kristoff norvegiarra eta Arnaud Demare frantziarraren aurretik.
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik. Geraint Thomasek lehen postuan jarraitzen du, bigarren Chris Froome da 1:39ra eta hirugarren Tom Dumoulin 1:50ra.
Larunbatean, 14. etapa jokatuko dute, 188 kilometrokoa, Saint-Paul Trois-Chateaux eta Mende artean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa