Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
6. etapa
Erredakzioa
Emirates taldeko txirrindulariak irabazi du 6. etapa, azken aldapan Latour eta Valverde menderatuta. Dumoulinek eta Bardetek denbora galdu dute faboritoekiko. Van Avermaetek jarraitzen du lider.
Albisteak (5)
Bideoak (1)
Daniel Martin (UAE-Team Emirates) irlandarrak irabazi du Frantziako Tourraren seigarren etapa, Brest eta Mur de Bretagne artean egin dena eta 181 kilometroko ibilbidea izan duena. Greg Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du lidertzan eta faboritoen artean denbora galdu dute Romain Bardetek (AG2R) eta Tom Dumoulinek (Sunweb).
Martinek azken igoeran jo du erasoa, helmugarako 1,2 kilometro falta zirenean, eta aurkari guztiak erantzun ezinda utzi ditu. Metro batzuetako abantailarekin iritsi da helmugara, garaipena lortuz. Pierre Latour (AG2R La Mondiale) izan da bigarren eta Alejandro Valverde (Movistar Team) hirugarren.
Faboritoen negusien artean ia ez da alderik egon, baina Mikel Landak adibidez, bi segundo atera dizkio Chris Froomeri. Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Greg Van Avermaetek, Geraint Thomas da bigarren bi segundora eta Tejay Van Garderen (BMC) hirugarren, bost segundora.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa