Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

11:50

Frantziako Tourra 2020

Landa, seigarren, 1:17ra

Zazpi txirrindulari, bi minutuan; Alpeetan erabakiko da Tourra

Agentziak | Erredakzioa

Asteazkeneko eta osteguneko etapek argituko dute sailkapen nagusiko lehen zazpi sailkatuek Parisen maillot horia janzteko aukerarik izango duten.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astearte honetan hasi da 2017ko Frantziako Tourraren hirugarren astea, eta sailkapen nagusia inoizko estuen dago. Chris Froome britainiarra dago lehen postuan, baina Simon Yates zazpigarren sailkatua liderrarengandik oso gertu dago: bi minutu eta bi segundora. Zazpi txirrindulari daude Parisko podiumera igotzeko moduan, Mikel Landa tartean; seigarren dago, eta 1:17ra du Froome.

Ez dago baztertzerik Alberto Contador eta Nairo Quintana protagonista izatea oraindik; izan ere, espainiarra eta kolonbiarra ez dira espero bezain ondo ibili (Contador bederatzigarren postuan dago, 5:37ra, eta Quintana, aldiz, hamaikagarren, 6:16ra), baina azken etapetan lasterketa hankaz gora jartzen saiatuko dira, seguru.

Alpeek erabakiko dute aurtengo Tourraren azken sailkapen nagusia. Asteazkenean, Galibier mitikoa igoko dute txirrindulariek, bai eta La Croix de Fer eta Telegraphe ezagunak ere; ostegunean, berriz, Izoard handian amaituko da etapa. Halaber, larunbateko erronka ere ez da txikia izango, egun horretan 23 kilometroko erlojupekoari egin beharko baitiote aurre, Marseillan. Etapa hori ere erabakigarria izan daiteke.

Froome espero baino ahulago dago, baina Landa du taldekide

Sky taldeko Chris Froomek du maillot horia, eta aukera ezin hobea du Tourra laugarren aldiz irabazteko. Talde guztiz sendoa du atzean britainiarrak, eta, besteak beste, Mikel Landa eta Mikel Nieve (15. dago sailkapen nagusian) taldekideen lanaz baliatuko da. Froome ez omen dabil aurrekoetan bezain indartsu, eta Fabio Aru italiarra (bigarren dago, 18 segundora) eta Romain Bardet frantziarra (hirugarren dago, 23 segundora) oso gertu ditu. Aru lider ibili da hainbat egunez, eta Bardeten taldea, Ag2r, lasterketa bikaina ari da egiten.

Rigoberto Uran kolonbiarra (laugarrena, 29 segundora) eta Daniel Martin irlandarra (bosgarren dago, 1:12ra) ere oso ondo dabiltza. Biak ahaleginduko dira erasoa jotzen Alpeetako etapa gogorretan, baina Mikel Landa ere menderatu beharko dute. Murgiarra sasoi betean dago, eta argi utzi du mendiko etapetan ez dela inor baino gutxiago. Itxuraz, Froome bera baino indartsuago dabil errepideak gora egiten duenean, baina badaki zein den bere lana, eta, ezustekorik ez badago, Froomeri lagundu beharko dio. Horrek aukerak murriztu dizkio arabarrari, baina oraindik ez dago dena erabakita.

Simon Yates britainiarra dago zazpigarren, Parisen maillot horia janzteko aukerak dituzten hautagaien artean azken tokian.

Hau da hilaren 19ko etaparen profila, eta beste hau, aldiz, hilaren 20koa. Azkenik, kontsultatu larunbateko erlojupekoaren profila.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena