Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
Frantziako Tourra, 2. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Lau txirrindulariko ihesaldiak izan du etapako protagonismoa, horietatik Tylor Phinney eta Yoan Offredok azkenera arte iraun dute, baina tropelak azken kilometroa harrapatu ditu.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Marcel Kittel txirrindulari alemaniarra gailendu da Frantziako Tourreko bigarren etapan, Arnaud Demare frantziarraren eta Andre Greipel herrikidearen aurretik. Geraint Thomas galestarrak, berriz, sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.
Kittel indartsuena izan da aurtengo edizioko lehen esprintean, eta hamargarren garaipena lortu du Frantziako Tourrean. Txirrindulariak ezin izan die negar malkoei eutsi helmugara iritsi eta bizikletatik jaitsi denean.
Lau txirrindulari, Phinney, Boudat, Pichon eta Offredo, izan dira eguneko protagonistak lehen kilometroetan ihes egin eta gero. Phinney eta Offredo ia azkenera arte iritsi dira, baina tropel nagusiak azken kilometroan harrapatu ditu.
Chris Froome iazko txapeldunak erorikoa izan du helmugatik 20 kilometrora eta urratu batzuk egin ditu, baina lasterketan jarraitu du eta talde nagusiarekin batera helmugaratu da.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa