Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
Samuren erorikoari buruz
Erredakzioa
Ni Tour honetan jausi naiz, Italiako Giroan jausi naiz, matxurak izan ditut eta inork ez nau inoiz itxaron", esan du.
Albisteak (2)
Carlos Sastre espainiarrak, 2008ko Tourreko irabazleak, Tourmaleteko etapa izarraren amaieran adierazi duenez, "txirrindularitza umemokoen asmakeria bihurtzen ari garela" uste du.
Carlos Sastrek, erasoa hasten ari zen unean, Samuel Sanchez erori den momentu berean, Contadorrek zer esan dion jakinarazi du etapa bukatzean.
"Abiatzen ari nintzela, Alberto Contador niregana etorri da atzetik erorketa bat egon dela esatera. Ondo iruditzen zitzaidala erantzun diot, baina nik taldekide bat nuen aurrean une horretan, lasterketa astintzen geunden eta nire erasoarekin jarraitu dut. Haiek gelditu egin dira eta, geroago, helmugara heldu naizenean, nor jausi den esan didate", azpimarratu du Sastrek.
Avilakoa "pixka bat nekatuta" agertu da Tour honetan "fair play"-aren inguruan sortu den polemika guztiaz.
"Gai honen inguruan eztabaida edo polemika sortu nahi duenak, libreki egin dezake. Ni Tour honetan jausi naiz, Italiako Giroan jausi naiz, matxurak izan ditut eta inork ez dit inoiz itxaron. Txirrindularitza umemokoen asmakeria bihurtzen ari garela uste dut eta hau da gertatzen dena egoera horietan", esan du.
Tourmaleteko egunaren inguruan honakoa esan du Sastrek: "gaurko egunak askorako eman du, bai eta esamesaka aritzeko ere. Batzuen ustez, zorakeria izango zen, beste batzuen ustez, txorakeria, beste batzuen ustez, pertsona ausart baten eguna, beste batzuen ustez, egun kementsua... Niretzat bizikleta gainean gozatzeko eguna izan da".
Amaitzeko, 2008ko Tourreko irabazleak mendiko azken etapan izandako sentsazioa aipatu du:
"Gaur saiatzeko gogoa nuen. Taldekide bakar baten, Kolovanovasen, laguntza edukitzeko zortea izan dut, lasterketaren hasiera osoa egin dit eta, gero, ez dut indar nahikoa izan aurreko ihesaldia harrapatzeko, baina erabat saiatu naiz eta niretzat hori da garrantzitsuena".
"Batzuen ustez, hilda nengoen, baina gaurko egunak garaipen batek baino gehiago eman dit. Garaipenak garrantzitsuak direla uste dut, baina porrotak are garrantzitsuagoak dira, gauza positibo asko ateratzen baitira bertatik. Gaurko egunak niri buruz ez nekien gauza berri bat erakutsi dit. Pozik nago saiatu izanagatik, borrokatu izanagatik eta gogokoen dudan lasterketara gogotsu bueltatu izanagatik", esan du amaitzeko.
Hurrengo zuzenekoak
26 | 20:45 - 22:45 | ESKUBALOIA | EHF: Bidasoa Irun vs Ystads IF HF |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa