Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
20. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Saiatu arren, kolonbiarrak ez du lortu beharrezko aldea zabaltzea eta britainiarrari liderraren jertsea kentzea. Valverde izango da Pariseko podiumeko hirugarren tokian.
Albisteak (3)
Thibaut Pinot FDJ taldeko frantziarrak irabazi du Frantziako Tourreko 20. etapa, Modane Valfréjua eta Alpe d’Huez artekoa (110,5 km). Nairo Quintana izan da eguneko protagonista, kolonbiarra birritan saiatu da Chris Froomek sailkapen nagusian duen aldea murrizten, eta lortu du, ez liderraren jertsea kentzeko beste.
Movistar taldeko liderrak ez du amore eman, eta aurreko egunean iragarritakoa bete du, urrutitik eraso egingo zuela, alegia. Eta hitza bete du, izan ere, eguneko bi mendate nagusietan saiatu da.
Lehenengo saiakeran, Croix de Fer mendatean, Froomek erantzun ona eman dio kolonbiarraren erasoari eta jaitsieran harrapatu du.
Eraso ona Alpe d’Huezeko igoeran egin du Quintanak. Hor, gainera, Alejandro Valverde eta, batez ere, Winner Anacona taldekideen laguntza izan du.
Baina Movistarrekoaren ahaleginak ez du sari potolorik izan. Kilometro gutxi geratzen ziren helmugarako eta ez du tarte nahikoa izan Froomeri sailkapen nagusian duen aldea jateko.
Gauzak horrela, Skykoak nola edo ahala eutsi dio erasoari eta, denbora galdu arren, maillot horiari eutsi dio. Ezbeharrik ez bada, britainiarra izango da Parisko podiumeko lekurik altuenean. Alboan, Quintana eta Valverde izango ditu.
"600">Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa