Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
19. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Italiarrak aurtengo edizioko arantza atera du La Toussuiren irabazita. Chris Froomek, berriz, ahulezia agertu du lehen aldiz. Larunbatean, beste etapa handi bat, Alpe d’Huezekoa.
Albisteak (3)
Vincenzo Nibali Astana taldeko italiarra gailendu da Frantziako Tourreko 19. etapan, Alpeetako hirugarren. 138 kilometro egin dituzte guztira, Saint-Jean-de-Maurienne eta La Toussuire artean.
Aurten lehen aldiz, Nairo Quintanak min egin dio Chris Froome liderrari, eta minutu erdi kendu dio helmugan.
Etapa laburra izan da, baina atsedenerako tarterik gabekoa. Nibalik nagusitasunez eraman du garaipena, eta podiumetik gertuago da orain, laugarren postuan, hain zuzen. Bere aurretik Movistarreko Alejandro Valverde dago, baina zail dauka espainiarrari lekua kentzea, horretarako, bihar Alpe d’Huezen gaurko antzeko erakustaldia eman beharko lukeelako..
Quintanaren eta Froomen arteko lehian ere izan da albisterik. Kolonbiarrak erasoa jo du helmugarako bost kilometrora. Valverde eta Contador atzean utzi ditu, eta, lehen aldiz, Chris Froome ez da gai izan Movistarreko txirrindulariaren erritmoari jarraitzeko. Liderrak ahulezia agertu du lehen aldiz, eta biharko eraso gehiago aurreikusten dira.
"600">
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa