Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
7. etapa
Mikel Dominguez | eitb.eus
Skyko britainiarrak Greipelen gurpilari probetxua atera, eta denboraldiko lehenengo UCI World Tour garaipena eskuratu du. Maillot horirik gabe korritu da etapa, eta Froome horiz jantzi da bukaeran.
Albisteak (2)
Mark Cavendish (Etixx-Quick Step) esprintean gailendu da Frantziako Tourraren 7. etapan. Taldekiderik gabe irabazi du, Andre Greipelen (Lotto-Soudal) gurpila baliatuta. Peter Sagan (Tinkoff-Saxo) hirugarrena izan da, eta oraindik ez daki zer den irabaztea Tour honetan.
Britainiarraren hamahirugarren garaipena da denboraldi honetan, baina aurrekoak ez ziren UCI World Tour mailakoak izan. Lehenengo etapetan saririk gabe geratu ondoren, azkenean arantza kendu eta beste etapa bat eskuratu du Frantzian.
Maillot horirik gabe korritu da etapa, Tony Martin (Etixx-Quick Step) ez delako irteeran egon. Chris Froomek (Sky) bukaerara arte itxaron du liderraren maillota janzteko.
190,5 kilometro egin dute txirrindulariek Livarot eta Fougeres artean. Esprint handia espero bazen ere, bost txirrindulari gidoia aldatzen saiatu dira: Anthony Delaplace, Brice Feillu (Bretagne-Seche Environnement), Daniel Teklehaimanot (MTN-Qhubeka), Luis Angel Mate (Cofidis) eta Kristijan Durasek (Lampre-Merida). Ihesaldia eritrearrak baliatu du gehien, eguneko gain bakarrean (Canapville, 4. maila) puntu bat gehitu du eta mendiko maillotari eutsi dio.
Tropelak kontrolatuta izan du ihesaldia egun osoan, eta aurrean geratu diren azken biak, Mate eta Feillu, 10 kilometroren faltan harrapatu ditu.
Tarteko esprintean, puntuen borrokan, Saganek Greipelek baino puntu bat gehiago eskuratu du, baina alemaniarrak ez du batere arazorik izan helmugan maillot berdea atxikitzeko.
7. ETAPAKO SAILKAPENAK
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa