Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
1. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Australiarra 15 minutu baino gutxiago egin duen txirrindulari bakarra izan da (14:56). Tony Martin bigarren izan da, eta Fabian Cancellara hirugarren.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Rohan Dennis (BMC) txirrindulari australiarrak ezustekoa eman eta Frantziako Tourreko lehen etapa irabazi du, 13,8 kilometrokoa. Ondorioz, sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da.
Tourreko historiako batez besteko abiadurarik altuena eginda lortu du garaipena australiarrak: 55,446 km/h.
Dennis izan da 15 minutu baino gutxiago behar izan dituen txirrindulari bakarra (14:56ko egin du), eta Tony Martin eta Fabian Cancellara erlojupekoetan maisu diren txirrindulariak ere gainditu ditu. Martin bigarren izan da bost segundora, eta Cancellara hirugarren, sei segundora.
Alberto Contador espainiarrak, berriz, 46. egin du, 15:54ko denborarekin, irabazleak baino minutu bat gehiago erabilita. Alejandro Valverdek madrildarrak baino bi segundo gutxiago egin ditu. Jonathan Castroviejo izan da euskaldunik onena, seigarren izan da, Dennisengandik 23 segundora.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa