Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
Euskaltel gabe
@IsuskoAB
Tourrak Pirinioetako bidea hartu du. Aurten ez dago Euskaltel-Euskadi, beraz, errepidetan kolore bat faltako da, laranja, hala eta guztiz ere euskal zaleak eta ikurrinak ez dira faltako.
Pirinioak Tourrean. EFE
Asteartean txirrindulariek etapa Carcassone hasi eta 237 kilometro egingo dituzte, tartean, Maila Bereziko Port de Bales helmugatik 20 kilometrora Pirinioetara heltzeko.
Ondoren goi-mendiko bi etapa jokatuko dira; 17. etapak Montee de Saint-Lay Pla d'Adeten du helmuga eta ostegunekoa, 18.a, Hautacan mendate mitikoan, biak Maila berezikoak.
Haimar Zubeldia eta Mikel Nieve dira egun garaipen bat lortzeko hasiera batean aukera gehien dituzten euskal txirrindulariak, halere, ez da erraza izango, gizon asko daude helburu berberarekin.
Astearteak 22, 16. etapa: Carcassone - Bagneres-de-Luchon (237,5 km)
Km 25: Fanjeaux (4. mailakoa)
Km 71,5: Pamiers (4. mailakoa)
Km 155: Portet-d'Aspet (2. mailakoa)
Km 176,5: Ares (3. mailakoa)
Km 216: Port de Bales (Maila berezikoa)
Asteazkenak 23, 17. etapa: Saint-Gaudens - Saint-Lary Pla d'Adet (124,5 km)
Km 57,5: Portillon (1. mailakoa)
Km 82: Peyresourde (1. mailakoa)
Km 102,5: Val Louron-Azet (1. mailakoa)
Km 124,5: Montée de Saint-Lay Pla d'Adet (Maila berezikoa)
Ostegunak 24, 18. etapa: Pau - Hautacam (161,5 km)
Km 28: Benejacq (3. mailakoa)
Km 56: Loucrup (3. mailakoa)
Km 95,5: Tourmalet (Maila berezikoa)
Km 145,5: Hautacam (Maila berezikoa)
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa