Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
13. etapa
Erredakzioa
Astanako 'Squalo'-ak Alpeetako lehenengo etapa irabazi du, eta aldeak ireki ditu Alejandro Valverderekin. Movistarrekoa bigarren jarri da sailkapen orokorrean.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Vincenzo Nibalik (Astana) Frantziako Tourraren sailkapen orokorreko lidergoa sendotu du, 13. etapa irabazita, goi mendian bukatu den lehenengoa. Tour honetako hirugarren garaipena du, eta gainera mendiko maillota kendu dio Purito Rodriguezi (Katiuxa).
Richie Portek (Sky), bigarrena eguna hastean, ia bederatzi minutu galdu ditu, maila bereziko Chamrousseko igoeran sufrituta. Gauzak horrela, Alejandro Valverde (Movistar) bigarren postura igo da. Murtziakoa liderra baino 50 segundo beranduago heldu da.
Nibaliren astindua behin betikoa izan daiteke. Valverderen hasierako erasoa ondo erantzun du Nibalik, eta arazorik gabe utzi ditu atzean Movistarreko liderra eta Thibaut Pinot (FDJ), Laurens Ten Damekin (Belkin) batera onenekin mantendu den bakarra.
'Squalo'-ak Rafal Majka (Tinkoff-Saxo) eta Leopold Konig (NetApp Endura) harrapatu ditu. Gainera, atzean utzi du ihesaldia, eta garaipenaren bila atera da. Bere 33. garaipena da, hain zuzen.
Espero zen bezala, aldaketa nabarmenak eragin ditu Chamroussek sailkapen orokorrean. Nibali eta Valverderen ostean (3' 37''-ra), Romain Bardet (Ag2r) jarri da, hirugarren 4' 24''-ra. Nibali baino 1' 23'' beranduago heldu da, Tejay Van Garderenekin (BMC) batera. Estatubatuarra orain bosgarrena da orokorrean, 5' 19''-ra.
Gazte onena izateko borrokan, Bardet Pinoten aurretik dago. Laugarren dago FDJkoa, 4' 40''-ra.
13. ETAPAKO SAILKAPENAK
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa