Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:39

Frantziako Tourra 2020

9. etapa

Tony Martinek irabazi du etapa eta Gallopin da lider berria

Omega Pharma-Quick Step taldeko txirrindularia eguneko ihesaldian sartu da De Marchirekin eta bakarrean egin ditu azken 59 kilometroak. Tony Gallopinek lidergoa kendu dio Vincenzo Nibaliri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tony Martinek (Omega Pharma-Quick Step) irabazi du Frantziako Tourreko 9.etapa. Gerardmer eta Mulhouse arteko 170 kilometroko etapa amaierak lider aldaketa ekarri du. Tony Gallopinek (Lotto) lidergoa kendu dio Vincenzo Nibaliri (Astana).

Etapa hasieratik ugariak izan dira ihesaldi saiakerak, baina lehen kilometroetan tropela erne ibili da. Jarraian, ordea, Tony Martinek eta De Marchik (Cannondale) jo dute erasoa eta abantaila lortu dute.

Martinen eta De Marchiren bila abiatu da txirrindulari ugarik osatutako multzo bat bat, baina ez dute aurrekoak harrapatzea lortu. Txirrindulari hauek osatu dute multzo hori: Rojas (Movistar), Rodriguez eta Spilak (Katusha), Paulinho (Tinkoff), Koren (Cannondale), Boom eta Kruijswijk (Belkin), Cherel eta Montaguti (AG2R), Dumoulin (Giant), Valls (Lampre), Ladagnous (FDJ), Gallopin (Lotto), Moinard eta Van Avermaet (BMC), Rolland, Gautier, Pichot, Quemeneur eta Reza (Europcar), Cancellara (Trek), Navarro eta Edet (Cofidis), Meier (Orica), Chavanel (IAM), Machado (NetApp), Feillu eta Bideau (Bretagne).

Tony Martinek helmugarako 59 kilometro falta zirenean erasoa jo du, eta De Marchi atzean uztea lortu du. Alemaniarrak erlojupekoa bailitzan ekin die azken 59 kilometroei eta bakarrean gurutzatu du helmuga.

Atzeko multzoa etapa garaipena lortzeko aukerarik gabe geratu da, baina tropelarekiko alde handia izan dutenez eta Gallopinek lidergoa eskuratzeko aukera izan duenez, tiraka jarrai da. Gallopinen tropeltxoa etapa irabazlearengandik bi minutu eta 45 segundora sartu da, eta multzo horrek tropelari lau minutu eta 58 segundo atera dizkionez, Nibalik liderraren elastikoa galdu eta Tony Gallopinek jantzi du.

9. etapako sailkapena:

.1. Tony Martin (GER-Omega Pharma) 4.09:34

.2. Fabian Cancellara (SWI-Trek Factory) + 02:45

.3. Greg Van Avermaet (BEL-BMC) d.b.

.4. Tom Dumoulin (NED-Giant Shimano) d.b.

.5. Matteo Montaguti (ITA-AG2R La Mondiale) d.b.

.6. Jose Joaquin Rojas Gíl (ESP-Movistar) d.b.

.7. Steven Kruijswijk (NED-Belkin) d.b.

.8. Mikael Cherel (FRA-AG2R La Mondiale) d.b.

.9. Brice Feillu (FRA-Bretagne Seche Environnement) d.b.

10. Tiago Machado (POR-Netapp Endura) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Tony Gallopin (FRA-Lotto-Belisol) 38.04:38

.2. Vincenzo Nibali (ITA-Astana) + 01:34

.3. Tiago Machado (POR-Netapp Endura) + 02:40

.4. Jakob Fuglsang (DEN-Astana) + 03:18

.5. Richie Porte (AUS-Sky) + 03:32

.6. Michal Kwiatkowski (POL-Omega Pharma) + 04:00

.7. Alejandro Valverde Belmonte (ESP-Movistar) + 04:01

.8. Pierre Rolland (FRA-Europcar) + 04:07

.9. Alberto Contador (ESP-Tinkoff Saxo) + 04:08

10. Romain Bardet (FRA-AG2R La Mondiale) + 04:13

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena