Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:39

Frantziako Tourra 2020

2. etapa

Vincenzo Nibalik horia jantzi du Sheffielden

Mikel Dominguez

2 kilometro falta zirenean, erasoa jo eta bakarrik helmugaratu zen Astanakoa. Peter Sagan (Cannondale) ezin izan zen nabarmendu Jenkin Roadeko aldapetan, eta alboan izan zituen faborito guztiak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azkenean, bederatzi igoera puntuagarriren ostean, Frantziako Tourraren bigarren etapako garaipena eta sailkapen orokorreko lidertza Vincenzo Nibalik (Astana) eskuratu ditu. Italiako txapeldunak bi kilometro falta zirenean jo du erasoa, eta nahiko aldea atera dio faborito guztiak zeuden hogeitamar bat txirrindulariz osatutako taldeari.

Garmin-Sharpek idatzi du azken zatiko idoiaren aurrerapena, Tom Jelte Slagterrek eta Andrew Talanskyk Midhopestonesko 3. mailako mendatetxoa aurrean igo dutenean. 30 kilometro falta zirenean, tropela gogortu dute, eta hogeitamar bat txirrindulari geratu dira aurrean, tartean faboritoak. Horiek heldu dira helmugara, eta horiexek izan dira Jenkin Roadeko igoeran protagonista izan direnak.

Lehenago, tropelak zazpi txirrindularik osasutako ihesaldia harrapatu du. Blel Kadri (Ag2r) izan da protagonista nagusiena, igoera batzuk eta tarteko esprintak ematen zituzten puntuak bildu dituelako, bakarrik buruan.

Azken zatian, Cannondalek erritmo altua jarri tu Jenkin Roaderako bidean, eta Pierre Rollanden (Europcar) azken saiaketa batekin bukatu du. Italiarrek eta Orica-GreenEdgek jotzen zuten bitartean, Simon Gerrans bera geratu da, baina aurrean mantendu dira sailkapen orokorreko faborito nagusiak. Peter Saganez gain, Alejandro Valverdek (Movistar), Tejay Van Garderenek (Garmin-Sharp), eta noski, Chris Froomek (Sky) eta Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo), elkarrekin batera igo dute. Tartean, Markel Irizar eta Haimar Zubeldia (Trek) ere bai.

Contadorrek aurpegia eman du igoean, eta Froomek aprobetaxtu du gauza bera egiteko. Tartetxoa ere ireki du, eta lehiakideek erantzun behar izan dute, %30eko aldapak igo eta azken zailtasuean denak batera agertzeko.

Azken 5 kilometroetan, Saganek erasoei hasiera eman die, baina besteek kontrolatuta, Nibaliri bidea ireki dio. Abiaduraz irabazi du Nibalik, jaitsieran, eta lehenengo postuan helmugaratu da. Bi segundu atera dizkio, azkenean, Greg Van Avermaetek (BMC) bultzatutako tropeltxoari. Squalok Sheffieldeko horia jantzi du Italiako banderatxoaren gainean.

2. ETAPAKO SAILKAPENAK

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena