Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

18:05

Frantziako Tourra 2020

1. etapa

Kittel horiz jantzi da, Cavendishen erorikoaren egunean

Mikel Dominguez

Giant-Shimanoko esprinterrak Frantziako Tourraren lehenengo etapa irabazi du, Ingalaterran. Azken metroan izanadko eroriko batek aurretik eraman du Mark Cavendish (Omega Pharma-Quick Step).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marcel Kittel (Giant-Shimano) da Frantziako Tourraren lehenengo liderra, lehenengo etapa irabazita, Harrogaten, Ingalaterran. Mark Cavendishek etxean maillot horia jantzi behar zuela zirudien, baina esprinter britainiarra lurrera joan da mugimendu erasokor baten erruz, eta ospitalera eraman behar izan dute, behin helmugaratuta.

Fabian Cancellarak (Trek) azken zuzenguneak gorako joera zuela aprobetxatu zuen aurrera egiteko, azken kilometroan, baina Marcel Kittelek harrapatu zuen, Ramunas Navardauskas (Garmin-Sharp), Peter Sagan (Cannondale) eta Bryan Coquard (Europcar) lehiakideek jarraituta. Alemaniarra izan zen azkarrena.

Azken metroetan, lasterketa itsustu zuen Cavendishen mugimedu zakar batek. Erorikoa eragin zuen buruarekin lekua egin nahi izan zuenean. Simon Gerrans (Orica-GreenEdge) ere lurrera joan zen, horren erruz. Britainiarra ospitalera eraman behar izan zuten, baina ez du hausturarik lepauztaia.

Kittelen esprinterraz eta Cavendishek eragindako erorikoaz gain, eguneko beste protagonista Jens Voigt (Trek) izan zen. Lasterketako zaharrenak erakustaldia eman zuen berriko. Lehenengo zatian Nicolas Edet (Cofidis) eta Benoit Jarrier (Bretagne) izan zituen lagun.

Tropelak kontrolatutako aldearekin igo zuen Gray, 4. mailako mendatea, lasterketako lehenengoa, ihesaldiak. Jaitsieran, alemaniarrak aurrera jo zuen, ihesaldi kideak atzean utzita. Lehehengo postuan igaro zituen gainontzeko mendateak, eta podiumera igotzeko puntuak eskuratuta, 50 kilometro falta zirenean harrapatu zuen tropelak.

Thibaut Pinot (FDJ) eta Joaquim Rodriguez (Katiuxa) atzeko talde batean geratu ziren, tropelaren abiaduraren ondorioz. Andrew Talansky (Garmin-Sharp) eta Michal Kwiatkowski (Omega Pharma-Quick Step) atzerapenarekin heldu ziren helmugara. Lehengoak pitzadura izan zuen azken kilometroan. Ez zuten denborarik galdu, segurtasun tartean izan zituztelako arazoak.

1. ETAPAKO SAILKAPENAK

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena