Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020
8. etapa
Agentziak | EITB
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Irabazlea, helmugan. Argazkia: Tour de France Femmes.
Pauline Ferrand-Prevot (Team Visma) frantziarrak ia erabakita utzi du emakumezkoen Frantziako Tourra, ekitaldiko zortzigarren etapan Col de la Madeleine mendiko igoeran emandako erakustaldiarekin.
Duela urtebete, Vismakoa txapeldun olinpikoa izan zen Parisen mendiko bizikletan, eta orain, Tourra irabaziz gero, bere lehen garaipena handia izan daitekeena sendotu du. Madeleine mendatea lehen aldiz igo dute emakumezkoen Tourrean. Mendate ezaguna eta historikoa da, 18,6 kilometroko igoera eta % 8,1eko batez besteko aldapekin.
Gaurkoan, Sarah Gigantek erasoa jo du helmugatik 11 kilometrora, igoera gogortzen ari zenean, eta lehen galbahea egin du tropelean. Ferrand-Prévot adi egon da eta erritmoari eutsi dio, lasterketa buruan Niamh Fisher-Blackekin batera buruan geratu den arte. Helmugatik bost kilometrora iheskidea atzean utzi eta etapa garaipena eraman du, sailkapeneko lehen postura igoz.
Sailkapen nagusia, jardunaldi baten faltan
33 urteko frantziarrak dena alde du Tourra irabazteko. Azken etaparen faltan, Sara Gigante 2:37ra dauka, eta Demi Vollering herbeheretarra 3:18ra.
Etapako sailkapena
1 - Ferrand-Prévot Pauline (Team Visma) 3:47:24
2 - Gigante Sarah (AG Insurance) + 1:45
3 - Fisher-Black Niamh (Lidl - Trek) + 2:15
4 - Vollering Demi (FDJ - SUEZ) + 3:03
5 - Kastelijn Yara (Fenix) d. b.
6 - Kerbaol Cédrine (EF Education) + 3:18
7 - Wlodarczyk Dominika (UAE) + 3:22
8 - Niewiadoma Katarzyna (CANYON) + 3:26
9 - Rooijakkers Pauliena (Fenix) + 3:38
10 - Bunel Marion (Team Visma) + 4:31
Sailkapen nagusia
1 - Ferrand-Prévot Pauline (Team Visma) 26:16:11
2 - Gigante Sarah (AG Insurance) + 2:37
3 - Vollering Demi (FDJ) + 3:18
4 - Niewiadoma Katarzyna (CANYON) + 3:40
5 - Kerbaol Cédrine (EF Education) + 4:11
6 - Rooijakkers Pauliena (Fenix-Deceuninck) + 4:26
7 - Wlodarczyk Dominika (UAE) + 5:02
8 - Fisher-Black Niamh (Lidl - Trek) + 5:52
9 - Muzic Évita (FDJ - SUEZ) + 5:58
10 - Labous Juliette (FDJ - SUEZ) + 7:14
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar