Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020
20. etapa
Agentziak | EITB
Alpecin taldeak lortu duen hirugarren garaipena izan da, Philipsenek lehen etapan eta Van der Poelek bigarrenean lortutakoen ostean.


Kaden Groves esprinter australiarrak irabazi du Frantziako Tourreko azken-aurreko etapa, azken kilometroak berak bakarrik eginda.
Jasper Philipsen belgikarrari esprintak prestatzeko etorri zen Groves aurtengo ekitaldira, baina Phlipsenek lastreketa utzi egin behar izan zuen eroriko baten ondorioz. Groves ere esprinterra da, baina gaur eguneko ihesaldian sartuta lortu du garaipena. Helmugarako 16 kilometroren faltan atzean utzi ditu iheskideak eta egindako aldeari eutsi dio helmugara iritsi arte.
Guarkoa lasterketa handi batean lortzen duen 10. garaipena da; Espainiako Vueltan zazpi etapa irabazi ditu, eta erregulartasuna 2023ko eta 2024ko edizioetan, eta Italiako Giroan, aldiz, bi etapa irabazi ditu. Hiru handietan etapak irabazten dituen 114. txirrindularia da.
Grovesena Alpecin taldearen hirugarren garaipena da aurtengo Tourrean, Philipsenenek lehen etapan eta Mathieu van der Poelek bigarrenean lortutakoen ostean. Halaber, australiar batek aurten irabazten duen bigarren etapa da, Ben O 'Connorek Courchevelen irabazkitakoarekin batera.
Etapako sailkapena
1 - Groves Kaden (Alpecin) 4:06:09
2 - Van den Broek Frank (Picnic) + 0:54
3 - Eenkhoorn Pascal (Soudal) + 0:59
4 - Velasco Simone (XDS) + 1:04
5 - Grégoire Romain (Groupama) d. b.
6 - Stewart Jake (Israel) d. b.
7 - Jegat Jordan (TotalEnergies) d. b.
8 - Wellens Tim (UAE) d. b.
9 - Jorgenson Matteo (Visma) d. b.
10 - Sweeny Harry (EF Education) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - Pogacar Tadej (UAE) 73:54:59
2 - Vingegaard Jonas (Visma) + 4:24
3 - Lipowitz Florian (Red Bull) + 11:09
4 - Onley Oscar (Picnic) + 12:12
5 - Gall Felix (Decathlon) + 17:12
6 - Johannessen Tobias Halland (Uno) + 20:14
7 - Vauquelin Kévin (Arkéa) + 22:35
8 - Roglic Primož (Red Bull) + 25:30
9 - Healy Ben (EF Education) + 28:02
10 - Jegat Jordan (TotalEnergies) + 32:42
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar