Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020
Ostirala, uztailak 25
EITB
Ibilbidea murriztu egin da, "Col des Saisiesen dagoen artalde bateko aziendari eragiten dion dermatitis nodular kutsakorraren agerraldi bat aurkitu delako".
Frantziako Tourreko 19. etapako profila. Argazkia: A.S.O.
Frantziako Tourraren 19. etapak 95 kilometroko ibilbidea izango du guztira, hasiera batean Albertville eta La Plagne artean aurreikusitako 129,9 kilometroen ordez, "Col des Saisiesen dagoen eta animaliak hiltzera behartu duen artalde bateko aziendari eragiten dion dermatitis nodular kutsakorreko agerraldi baten ondorioz".
Antolatzaileek azaldu dutenez, "kaltetutako abeltzainek pairatzen duten larritasuna ikusita eta lasterketaren garapen ona zaintzeko, 19. etapako ibilbidea aldatzea (Albertville-La Plagne) erabaki da, Col des Saisiesera igotzea saihesteko".
Irteera zeremoniala, aurreikusita zegoen bezala, Albertvilletik irtetean izango da. 7 km-ko ibilbidea egin ondoren, txirrindulariak D925 errepidera joango dira eta bertan irteera ofiziala emango da. Lasterketa jatorrizko ibilbidera itzuliko da Beaufort baino pixka bat lehenago (jatorrizko ibilbidearen 52,4 km-an).
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar