Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

16:01

Frantziako Tourra 2020

Larunbatean hasiko da

Ostolaza, Santesteban eta Eraso, Laboral Kutxa-Euskadik Frantziako Tourrean izango duen taldean

EITB

Lasterketako 32. ekitaldia larunbatean hasiko da, Vannesen, eta, bederatzi etapa jokatuta, Chatelen amaitu, abuztuaren 3an. Arzuffi, Soto, Teruel eta Tomasi ere izango dira, hiru euskal txirrindularirekin batera.

  • Usoa Ostolaza taldeko liderretakoa izango da. Argazkia: EITB.

    Usoa Ostolaza taldeko liderretakoa izango da. Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Usoa Ostolaza, Ane Santesteban eta Idoia Eraso 2025eko Frantziako Tourrean izango dira, Laboral Kutxa-Euskadirekin, euskal taldeak asteartean baieztatu duenez. Alice Arzuffi. Catalina Soto, Alba Teruel eta Laura Tomasi txirrindulariek ere hartuko dute parte, lasterketako 32. ekitaldian. Aurtengo Frantziako Tourra larunbatean hasiko da, hilaren 26an, Vannesen, eta, bederatzi etapa jokatuta, abuztuaren 3an amaitu, abuztuaren 3an, igandez.

Ion Lazkano Laboral Kutxa-Euskadiko arduradunaren esanetan, "talde benetan orekatua aurkeztuko dugu, hiru euskaldunekin bertan, Idoia, Usoa eta Ane; bestalde, Cata eta Laura izango dira gure txirrindulari azkarrak; eta Aliceren igotzaile dohainak eta Albaren laguntzeko dohainak bertan izango ditugu. Helburu nagusiena protagonistak izatea da. Sailkapen nagusiari begira, badakigu agian oraindik tarte bat falta zaigula onenen artean egoteko, baina gure nortasunaren eta lehiakortasunaren bitartez gure maillota erakusteko aukerak bilatuko ditugu. Beraz, lehenengo etapatik borrokarako asmoarekin aterako gara. Zalantzarik gabe, gogotsu eta motibatuta gaude", zehaztu du.

Usoa Ostolaza, Ane Santesteban, Catalina Soto eta Laura Tomasi 2024ko Frantziako Tourrean izan ziren, Laboral Kutxa-Euskadirekin. Ostolaza eta Santesteban izango dira euskal taldearen erreferentzia nagusiak, lasterketan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena