Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020
15. etapa
EITB
Wellens eguneko ihesaldian izan da eta bakarrik egin du ihes Col de Fontbrunoko igoeran, helmugatik 40 kilometrora zegoen mendatean. Hortik aurrerako distantzia bakarrik egin du garaipena lortzeko.


Albisteak (2)
Tim Wellens (UAE) Belgikako txapeldunak, Tadej Pogacar esloveniarraren taldekidea, irabazi du Carcasonan Frantziako Tourraren 15. etapa. Frantziako lasterketan irabazten duen lehen etapa da, Italiako Giroan bi eta Espainiako Vueltan beste bi etapa irabazi ondoren.
Wellens eguneko ihesaldian izan da eta bakarrik egin du ihes Col de Fontbrunoko igoeran, helmugatik 40 kilometrora zegoen mendatean. Hortik aurrerako distantzia bakarrik egin du garaipena lortzeko.
Pogacarrek, bere laugarren Tourra irabazteko faboritoak, maillot horiarekin jarraitzen du aldaketa handirik izan ez duen sailkapen nagusian. Pogacarrek 4.13ko aldearekin jarraitzen du Jonas Vingegaard daniarrarekiko eta 7.53ko aldearekin Florian Lipowitz alemaniarrarekiko.
UAEren bosgarren garaipena da, Pogacarren laurekin batera. Wellens 1.28 minutuko aldearekin iritsi da Victor Campanaerts herrikidearekiko eta 1.36 minutuko aldearekin atzeko taldearekiko.
Alaphilippek etapa irabazi zuela uste zuelako ospatu du helmugan
Julian Alaphilippe frantziarrak etapa irabazi zuela uste zuela adierazi du, beraz, ihesaldiko lehena izan dela ospatu du, nahiz eta helmuga Tim Wellens eta Victor Campanaerts belgikarrek zeharkatu duten lehenago.
15. etapako sailkapena
1 - Tim Wellens (UAE) 3:34:09
2 - Victor Campenaerts (Visma) + 1:28
3 - Julian Alaphilippe (Tudor) + 1:36
4 - Wout van Aert (Visma) d. b.
5 - Axel Laurence (INEOS) d. b.
6 - Aleksandr Vlasov (Red Bull) d. b.
7 - Paul Penhoet (Groupama) d. b.
8 - Jordan Jegat (UAE) d. b.
9 - Michael Valgren (EF) d. b.
10 - Valentin Madouas (Groupama) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - Tajed Pogacar (UAE) 54:20:44
2 - Jonas Vingegaard (Visma) + 4:13
3 - Florian Lipowitz (Red Bull) + 7:53
4- Oscar Onley (Picnic) + 9:18
5 - Kevin Vauquelin (Arkea) + 10:21
6 - Primoz Roglic (Red Bull) + 10:34
7 - Felix Gall (Decathlon) + 12:00
8 - Tobias Halland Johannessen (Uno-X) + 12:33
9 - Carlos Rodríguez (INEOS) +18:26
10 - Ben Healy (Ef Education) + 18:41
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar