Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

11:34

Frantziako Tourra 2020

Uztailak 22, asteartea

2025eko Tourraren 16. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Montpellier-Mont Ventoux (171,5 km)

EITB

112. Frantziako Tourreko hirugarren eta azken astearen hasieran, etapa mendate mitiko batean amaituko da: Mont Ventouxen.

  • 2025eko Frantziako Tourreko 16. etapako profila. Irudia: A.S.O.

    2025eko Frantziako Tourreko 16. etapako profila. Irudia: A.S.O.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2025eko Frantziako Tourreko hamaseigarren etapa, alegia, lasterketako hirugarren eta azken asteari hasiera emango dion jardunaldia, uztailaren 22an jokatuko dute, asteartez, eta profilean dakar probako mendate mitikoenetakoa: Mont Ventoux. Etapa Montpellierren hasiko da, 12:10ean, eta hain zuzen aipatutako Mont Ventouxen izango du helmuga, 171,5 kilometro eginda. Mendate puntuagarri bakarra du egunak, baina, kontuan izanik zer gogorra den, pentsatzeko modukoa da lasterketako indartsuenentzako etapa izango dela.

Maila berezia du Mont Ventouxek; 15,7 kilometroko igoera izango da, eta, batez beste, % 8,8ko malda du. Hainbat etapa historiko izan dira bertan. Hor hil zen, 1967an, Tom Simpson britainiarra, Eddy Merckxek 1970ean irabazi zuen, eta Marco Pantanik 2000n; Chris Froomek, 2016an, korrika egin zuen zati bat. Eta jakina, ahaztezina izan zen 2009koa; orduan, Juanma Garatek garaipen bikaina eskuratu zuen. Hamazortzigarrenez igoko da Mont Ventoux Tourrean; aurrekoan, 2021ean, Wout van Aert gailendu zen.

EITBk zuzenean izango da ikusgai etapa garrantzitsu hau; eitb.eus-en, 13:55ean hasiko da emanaldia, eta ETB1en, aldiz, 15:00etan.

ETAPAKO PROFILA

2025eko Frantziako Tourreko 16. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourreko 16. etapako profila. Irudia: A.S.O.

MONT VENTOUX

Mont Ventouxerako igoera, 2025eko Frantziako Tourreko 16. etapan. Irudia: A.S.O.

Mont Ventouxerako igoera, 2025eko Frantziako Tourreko 16. etapan. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 16. etapa (uztailak 22, asteartea)

Ibilbidea: Montpellier-Mont Ventoux

Distantzia: 171,5 km

Hasiera-ordua: 12:10

Amaiera-ordua: 16:44 (42 km/h) | 16:57 (40 km/h) | 17:12 (38 km/h)

Mendiko saria: Mont Ventoux (maila berezia), 171,5. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena