Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

14:26

Frantziako Tourra 2020

Uztailak 20, igandea

2025eko Frantziako Tourraren 15. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Muret-Carcasona (169,3 km)

EITB

112. Frantziako Tourreko bigarren astearen amaieran, txirrindulariek mendi ertaineko etapa bat dute aurretik. Ziklistek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte; horietako bat bigarren mailakoa da.

  • 2025eko Frantziako Tourreko 15. etapako profila. Irudia: A.S.O.

    2025eko Frantziako Tourreko 15. etapako profila. Irudia: A.S.O.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mendi ertaineko etapa batek emango dio amaiera, igandean, uztailaren 20an, 2025eko Frantziako Tourreko bigarren asteari, 112. ekitaldiko bigarren eta azken atseden egunaren bezperan. Hamabosgarren etapa Mureten hasi eta, 169,3 kilometroko ibilbidea eginda, Carcasonan amaituko da; antolatzaileek erabaki dute txirrindulariak 13:20an hasiko direla lehian, eta aurreikuspena da 17:08tik 17:29ra bitartean bukatzea.

Ziklistek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, lasterketako hamabosgarren egunean; horietako bi hirugarren mailakoak dira, eta bestea, zehazki azkena, helmugarako berrogeita hamar bat kilometro geldituko direnean, bigarrenekoa. Aurreneko igoera Cote de Saint-Ferreol izango da, 72,8. kilometroan, eta bigarrena, 86,6.ean, Cote de Soreze. Pas du Sant da bigarren mailako mendatea, eta horrek 116,6. kilometroan du pankarta; 2,9 kilometroko igoera da, laburra, baina gogorra, batez beste % 10,2ko malda baitu.

Egunero bezala, EITBk zuzenean emango du etapa: 15:00etan, eitb.eus-ek eta ETB1ek bat egingo dute lasterketarekin.

ETAPAKO PROFILA

2025eko Frantziako Tourreko 15. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourreko 15. etapako profila. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 15. etapa (uztailak 20, igandea)

Ibilbidea: Muret-Carcasona

Distantzia: 169,3 km

Hasiera-ordua: 13:20

Amaiera-ordua: 17:08 (47 km/h) | 17:18 (45 km/h) | 17:29 (43 km/h)

Mendiko saria: Cote de Saint Ferreol (3. maila), 72,8. kilometroan; Cote de Soreze (3. maila), 86,6. kilometroan; Pas du Sant (2. maila), 116,6. kilometroan

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena