Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020
Uztailak 17, osteguna
EITB
Pirinioek beti jartzen dituzte txirrindulariak proban, eta hori argi eta garbi geratuko da etapa honetan.
2025eko Frantziako Tourreko 12. etapako profila. Irudia: A.S.O.
2025eko Frantziako Tourrak 12. etapa izango du ostegunean, uztailak 17, Auchen hasi eta Hautacamen bukatuko den 180,6 kilometroko etaparekin.
Pirinioek beti jartzen dituzte txirrindulariak proban, eta hori argi eta garbi geratuko da etapa honetan. Ibilbidearen lehen erdia nahiko eramankorra izango da, 4. mailako mendate bakarrarekin, Labatmale (1,3 km, % 6,3), tarteko esprint batekin amaitzen dena. Baina hortik aurrera benetako erronka hasiko.
Soulor 1. mailako mendateak bidea maldan gora jarriko die ia 12 kilometroz, % 7,3ko aldaparekin. Gehiegi jaisteko denborarik eman gabe, 2. mailako Borderes mendatea izango dute zain. Hiru kilometro pasatxo izango dira, % 7,7ko maldarekin.
Hortik Albouixeraino jaitsiko dira, eta han izango dute azken erronka: Hautacam mendatea, kategoria berezikoa. 13,5 km-ko goranzko errepidea, % 7,8ra. Zalantzarik gabe, funtsezko etapa izango da sailkapen nagusiari begira.
EITBn ikusiko dugu, zuzenean; eitb.eus-en, emanaldia 14:40an hasiko da, eta ETB1en, ordea, egunero bezala, 15:00etan.
ETAPAKO PROFILA
SOULOR
HAUTACAM
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 12. etapa (uztailak 17, osteguna)
Ibilbidea: Auch-Hautacam
Distantzia: 180,6 km
Hasiera-ordua: 13:10
Amaiera-ordua: 17:32 (42 km/h) | 17:44 (40 km/h) | 17:58 (38 km/h)
Mendiko saria: Cote de Labatmale (4. maila), 91,4. kilometroan; Col du Soulor (1. maila), 134,1. kilometroan; Col des Borderes (2. maila), 145,7. kilometroan; Hautacam (Maila Berezia), 180,6. kilometroan
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar