Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020
Uztailak 11, ostirala
EITB
Txirrindulariek bi aldiz igo beharko dute laburra baina gogorra den Mur-de-Bretagne mendatea, jardunaldiko azken zatian. Mendi ertaineko etapa da, eta aurreikuspena da azken kilometroetan lehia bizi-bizia izatea.
2025eko Frantziako Tourreko 7. etapako profila. Irudia: A.S.O.
Ostiralean, uztailaren 11n, 2025eko Frantziako Tourreko zazpigarren etapa jokatuko dute. Jardunaldia Saint-Malon hasiko da, 12:10ean, eta Mur-de-Bretagnen amaitu, 16:39tik 17:04ra bitartean; ibilbideak 197 kilometro izango ditu. Mendi ertaineko etapa da, eta aurreikuspena da azken kilometroetan lehia bizi-bizia izatea; orduan, txirrindulariek bi aldiz igo beharko dute laburra baina gogorra den Mur-de-Bretagne mendatea. Bi kilometro ditu horrek, eta, batez beste, % 6,9ko malda.
112. Frantziako Tourreko zazpigarren etapan nerbioak dantzan ibiliko dira, etapa gaitza baita kontrolpean izateko. Eguneko lehen igoera puntuagarriak 178,8. kilometroan du pankarta, eta laugarren mailako Cote du village de Mur-de-Bretagne da. Ia-ia jarraian, Mur-de-Bretagne aurrenekoz igoko dute ziklistek; hirugarren mailako mendate hori 181,7. kilometroan amaituko dute.
Helmuga Mur-de-Bretagne mendatean bertan izango da, bigarren igoeran. Antolatzaileek prestatutako profila ikusita, pentsatzeko modukoa da ikusgarria izango dela. EITBk, egunero bezala, zuzenean emango du etapa, 13:40tik aurrera eitb.eus-en bidez, eta 15:00etatik aurrera ETB1en bidez.
ETAPAKO PROFILA
MUR-DE-BRETAGNE
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 7. etapa (uztailak 11, ostirala)
Ibilbidea: Saint-Malo-Mur-de-Bretagne Guerledan
Distantzia: 197 km
Hasiera-ordua: 12:10
Amaiera-ordua: 16:39 (46 km/h) | 16:51 (44 km/h) | 17:04 (42 km/h)
Mendiko saria: Cote du village de Mur-de-Bretagne (4. maila), 178,8. kilometroan; Mur-de-Bretagne (3. maila), 181,7. kilometroan; Mur-de-Bretagne (3. maila), 197. kilometroan
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar