Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

08:46

Frantziako Tourra 2020

Uztailak 10, osteguna

2025eko Frantziako Tourraren 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Bayeux-Vire Normandie (201,5 km)

EITB

Hirugarren eta laugarren mailatako sei mendate, eta % 10eko malda azken 700 metroetan; 112. Frantziako Tourreko seigarren lasterketa egunak 3.500 metro baino gehiago ditu pilatutako maldari dagokionez; parte-hartzaileak adi-adi ibili beharko dira, beraz.

  • 2025eko Frantziako Tourreko 6. etapako profila. Irudia: A.S.O.

    2025eko Frantziako Tourreko 6. etapako profila. Irudia: A.S.O.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2025eko Frantziako Tourreko seigarren etapa uztailaren 10ean jokatuko dute, ostegunez; txirrindulariak Bayeuxen hasiko dira lanean, 12:35ean, eta jardunaldia Vire Normandien amaituko da, 17:14tik 17:40ra bitartean, guztira 201,5 kilometro eginda. Parte-hartzaileek mendi ertaineko etapa izango dute aurretik; izan ere, sei mendate igo beharko dituzte, horietako bost hirugarren mailakoak eta bat, azkena, Cote de Vaudry, laugarren mailakoa. Azken igoera hori helmugatik lau kilometrora egingo dute, baina beste oztopo bat izango dute, oraindik, etapa bukatu aurretik; izan ere, puntuagarria ez bada ere, azken 700 metroetan aldapa gogorra egin beharko dute ziklistek, % 10ean.

Hala, 112. Frantziako Tourreko parte-hartzaileek honako hirugarren mailako mendate hauek igo beharko dituzte: Cote de Mont Pinçon, 35,5. kilometroan, Cote de la Ranconniere, 56.ean, Cote de Mortain Cote 314, 138.ean, Cote de Juvugny-le-Tertre, 154,5.ean, eta Cote de Saint-Michel-de-Montjoie, 174,3.ean. Arestian zehaztutako azken tarte horri aurre egin aurretik, Cote de Mortain Cote 314 da, ziurrenik, gogorrena, % 9,5eko malda baitu.

Mathieu van der Poel nederlandarra, maillot horia erantzita, edizioko bigarren garaipena lortzeko hautagaietako bat da, Tadej Pogacar esloveniarrarekin buruz buruko lehian.

Etaparen nondik norakoak jarraitzeko, EITBren zuzeneko emanaldia baliatu ahalko dugu, eitb.eus 14:00etan hasiko baita ematen, eta ETB1 15:00etan.

ETAPAKO PROFILA

2025eko Frantziako Tourreko 6. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourreko 6. etapako profila. Irudia: A.S.O.

COTE DE VAUDRY

Cote de Vaudryrako igoera, 2025eko Frantziako Tourreko 6. etapan, eta azken kilometroak. Irudia: A.S.O.

Cote de Vaudryrako igoera, 2025eko Frantziako Tourreko 6. etapan, eta azken kilometroak. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 6. etapa (uztailak 10, osteguna)

Ibilbidea: Bayeux-Vire Normandie

Distantzia: 201,5 km

Hasiera-ordua: 12:35

Amaiera-ordua: 17:14 (45 km/h) | 17:26 (43 km/h) | 17:40 (41 km/h)

Mendiko saria: Cote du Mont Pinçon (3. maila), 35,5. kilometroan; Cote de la Rançonniere (3. maila), 56. kilometroan; Cote de Mortain Cote 314 (3. maila), 138. kilometroan; Cote de Juvigny-le-Tertre (3. maila), 154,5. kilometroan; Cote de Saint-Michel-de-Montjoie (3. maila), 174,3. kilometroan; Cote de Vaudry (4. maila), 197,1. kilometroan

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena