Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020
3. etapa
EITB
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari flandriarrak irabazi du 2025eko Frantziako Tourreko etapa. Erorikoek markatu dute eguna; Jasper Philipsenek izan du nabarmenena, eta aurtengo lehenengo liderrak lasterketa utzi behar izan du. Van der Poelek maillot horiari eutsi dio.


Albisteak (4)
Soudal Quick-Step taldeko Tim Merlier txirrindulari flandriarrak 2025eko Frantziako Tourreko hirugarren etapa irabazi du, esprintean, Dunkerquen, astelehenean; sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketa esanguratsurik izan, eta Alpecin-Deceuninck taldeko Mathieu van der Poel ziklista herbeheretarrak lider jarraitzen du. Merlierrek oso gutxigatik gainditu du Lidl-Trekeko Jonathan Milan, erorikoek markatutako egun batean; nabarmenena, Alpecineko Jasper Philipsenek izan du, eta aurtengo lehenengo liderrak lasterketa utzi behar izan du.
Tourreko hirugarren egunean haizea izan zitekeen oztopo, baina ez da hala jazo. Berez, etaparen azken zatian sartu arte, ia-ia ez da nabarmentzeko moduko konturik izan; hain zuzen ere, Isbergueseko tarteko esprinta jokatu arte. Orduan, Jasper Philipsen, Bryan Coquardekin talka egin ostean, erori egin da, eta proba utzi behar izan du. Hala, esprinter onenetako bat galdu du Tourrak, tamalez.
Tim Wellens (UAE) bakarka ahalegindu da, helmugarako 37 kilometro gelditzen zirela, baina berehala harrapatu dute. Ez da ihesaldiko beste saiakerarik izan, eta garaipena esprintean jokatu dute; aurretik, lasterketako azken hiru kilometroetan, bi eroriko gehiago izan dira, eta horretako batek Remco Evenepoeli eragin dio, baina badirudi Soudaleko gizonak ez duela ezer larririk.
Helmugako pankartapean, lehia ikusgarria izan da, Jonathan Milan eta Tim Merlier protagonista. Ehun metro falta zirela, ematen zuen italiarrak zuela garaipena eskura, baina esprinter flandriarrak, Milanen gurpilari bikain jarraituta, aurreratu egin du, azkenean. Soudal Quick-Stepeko txirrindulariak, horrenbestez, hamaika garaipen daramatza, dagoeneko, 2025eko denboraldian.
Astearterako, hilaren 8rako, 112. Frantziako Tourreko laugarren etapa dago iragarrita. Jardunaldia Amiens Metropolen hasi eta Rouenen amaituko da, eta ibilbidea 174,2 kilometrokoa izango da. Azken 50 kilometroetan, bost mendate daude, hirugarren eta laugarren mailakoak denak. EITB 14:50ean hasiko da etapa ematen, zuzenean, eitb.eus-en bidez, eta ETB1eko emanaldia 15:00etan abiatuko da.
Etapako sailkapena
1 - Merlier Tim (Soudal) 4:16:55
2 - Milan Jonathan (Lidl) d. b.
3 - Bauhaus Phil (Bahrain) d. b.
4 - Waerenskjold Soren (Uno-X) d. b.
5 - Bittner Pavel (Picnic) d. b.
6 - Girmay Biniam (Intermarche) d. b.
7 - Groves Kaden (Alpecin) d. b.
8 - Ackermann Pascal (Israel) d. b.
9 - Capiot Amaury (Arkea) d. b.
10 - Dainese Alberto (Tudor) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - Van der Poel Mathieu (Alpecin) 12:55:37
2 - Pogacar Tadej (UAE) + 0:04
3 - Vingegaard Jonas (Visma) + 0:06
4 - Vauquelin Kevin (Arkea) + 0:10
5 - Jorgenson Matteo (Visma) d. b.
6 - Mas Enric (Movistar) d. b.
7 - Blackmore Joseph (Israel) + 0:41
8 - Johannessen Tobias Halland (Uno-X) d. b.
9 - O'Connor Ben (Jayco) d. b.
10 - Buchmann Emanuel (Cofidis) + 0:49
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar