16:37

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatico (4. etapa)

Kooijek irabazi du Tirreno-Adriatico lasterketako 4. etapa

EITB MEDIA

Olav Kooij izan da onena esprintean erabaki den etapa berrian. Pluimers izan da bigarren eta Van der Poel, hirugarren. Ez da aldaketarik izan sailkapen nagusiko lehen postuetan, eta Filippo Gannak jarraitzen du lider.

  • Olav Kooij garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Olav Kooij garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Olav Kooijek (Visma-Lease a Bike) irabazi du Tirreno-Adriaticoko 4. etapa, Norcia eta Trasacco artean lehitu dena, 190 kilometroko ibilbidearekin. Filippo Gannak (INEOS Grenadiers) jarraitzen du lidergoan.

Adria (Red Bull-BORA-hansgrohe), Rutsch (Intermarche-Wanty), Arcas (Movistar), Leemreize (Picnic PostNL), Levy (UnoX-Mobility) eta Maestri (Polti VisitMalta) izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak, baina ez dute etapa garaitzeko aukerarik izan.

Helmugarako 84 kilometrora, eta haizearen ondorioz, tropela hainbat taldetan zatitu da. Aurretik joan dira Ayuso (UAE Emirates) eta Ganna, besteak beste, baina, azkenean, tropel nagusiak harrapatu egin ditu.

Mikel Landari (Soudal Quick-Step) gurpila zulatu zaio. Euskal txirrindularia ez aurrera ez atzera geratu da, baina bere eta taldearen ahaleginari esker, tropelean sartu ahal izan da helmugatik 15 kilometrora.

Garaipena esprintean erabaki da, eta azken metroetan Kooij izan da onena. Pluimers (Tudor) izan da bigarren eta Van der Poel (Alpecin-Deceuninck), hirugarren.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan: Gannak jarraitzen du lidergoan, 22 segundoko aldearekin bigarren den Juan Ayusorekiko eta 29 segundoko errentarekin hirugarren postuan dagoen Mathieu van der Poelekiko.

4. etapako sailkapena:

1 - KOOIJ Olav (Visma) 4:48:05

2 - PLUIMERS Rick (Tudor) d. b.

3 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) d. b.

4 - MAGNIER Paul (Soudal) d. b.

5 - MAESTRI Mirco (Polti) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - GANNA Filippo (INEOS) 16:14:00

2 - AYUSO Juan (UAE) +0:22

3 - TIBERI Antonio (Bahrain) +0:29

4 - GEE Derek (Israel) +0:34

5 - CATTANEO Mattia (Souda) +0:36

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    22 16:00 - 17:15 HERRI KIROLAK | Goma gaineko sokatira finalak
    22 17:05 - 20:00 PILOTA | B Serieko finala: Egiguren V-Bikuña vs Salaberria-Gaskue

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen