Txirrindularitza
Tirreno-Adriatico (3. etapa)
EITB Media
TxirrindularI italiarrak irabazi du 3. etapa. Pidcock izan da bigarren, eta Gregoire, hirugarren. Filippo Gannak jarraitzen du liderraren elastikoarekin.
Andrea Vendrame, etapa garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Andrea Vendramek (Decathlon AG2R La Mondiale) irabazi du Tirreno-Adriatico lasterketako hirugarren etapa, Follonica eta Colfiorito artean egin dena, 239 kilometroko ibilbidea eginda. Filippo Gannak (INEOS Grenadiers) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
Davide Bais (Polti-VisitMalta) eta Lorenzo Conforti (VS Group-Bardiani CSF-Faizané) izan dira eguneko lehen ihesaldiko protagonistak. Hala ere, haien saiakerak ez du arrakastarik izan, helmugarako 139 kilometro falta zirenean harrapatu baitituzte.
Ondoren, Dries De Bondt (Decathlon AG2R La Mondiale Team) eta Andrea Pietrobon (Polti VisitMalta) txirrindulariek egin dute jauzi tropeletik, baina tropelak harrapatu egin ditu helmugarako 10 kilometro falta zirenean.
Azken txanpan, Jonathan Milanek (Lidl-Trek), 2. etapako irabazleak, erorikoa izan du, garaipenaren lehiatik at geratu da. Amaierarako hiru kilometro falta zirenean, Filippo Gannak erasoa jo du; Van der Poelek (Alpecin-Deceuninck), ordea, itxi egin du liderrak irekitako zuloa, eta behin tropela bateratu ostean, Vendramek garaipena lortu du. Thiomas Pidcock (Q36.5 Pro) izan da bigarren eta Romain Gregoire (Groupama-FDJ) hirugarren.
Sailkapen nagusiaren buruan da Filippo Ganna, Juan Ayuso (UAE Emirates) bigarrenarekiko 22 segundoko abantailarekin eta Antonio Tiberi (Bahrain Victorious) hirugarrenarekiko 29 segundoko errentarekin.
3. etapako sailkapena:
1 - VENDRAME Andrea (Decathlon) 28:25
2 - PIDCOCK Thomas (Q36.5) d. b.
3 - GREGOIRE Romain (Groupama) d. b.
4 - PLUIMERS Rick (Tudor) d. b.
5 - ADRIA Roger (Red Bull) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - GANNA Filippo (INEOS) 11:25:55
2 - AYUSO Juan (UAE) +0:22
3 - TIBERI Antonio (Bahrain) +0:29
4 - GEE Derek (Israel) +0:34
5 - CATTANEO Mattia (Souda) +0:36
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:15 | HERRI KIROLAK | Goma gaineko sokatira finalak |
22 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | B Serieko finala: Egiguren V-Bikuña vs Salaberria-Gaskue |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa