20:32

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatico (2. etapa)

Jonathan Milan nagusitu da Tirreno-Adriatico lasterketaren 2. etapako esprintean

EITB Media

Lidl-trek taldeko italiarra izan da onena esprintean eta 2. etapako garaipena bereganatu du. Maikel Zijlaand izan d bigarren eta Paul Panhoet hirugarren. Filippo Gannak jarraitzen du liderraren elastikoarekin.

  • Jonathan Milan

    Jonathan Milan, 2. etapako irabazlea. Argazkiao: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jonathan Milan (Lidl-Trek) italiarrak irabazi du Tirreno-Adriatico lasterketako bigarren etapa, 192 kilometroko ibilbidea izan duena, Camaioren hasi eta Follonican amaituta. Esprintean nagusitu da Milan eta Filippo Gannak (INEOS Grenadiers) jarraitzen du salkapen nagusiko lehen postuan.

Helmugarako 38 kilometro falta zirenean, tropelak eguneko ihesaldiko hiru protagonistak, Davide Bais (Team Polti VisitMalta), Alessandro Tonelli (Team Polti VisitMalta) eta Manuele Tarozzi (VF Group-Bardiani CSF-Faizanè), harrapatu ditu. Ia jarraian, erorikoa izan da tropelean; David Gauduk (Groupama-FDJ) min hartu eta lasterketa utzi behar izan du.

Etapa esprintean erabaki da, eta azken metroetan Milan gailendu da, nagusitasunez. Maikel Zijlaand (Tudor) izan da bigarren eta Paul Panhoet (Groupama-FDJ) hirugarren.

Filippo Gannak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, bigarren den Milanekiko 19 segundoko abantailarekin. Juan Ayuso (UAE Emirates) hirugarren postuan dago, liderrarekiko 22 segundora.

2. etapako sailkapena:

1 - MILAN Jonathan (Lidl) 4:45:13
2 - ZIJLAARD Maikel (Tudor) d. b.
3 - PENHOËT Paul (Groupama) d. b.
4 - KOOIJ Olav (Visma) d. b.
5 - CONSONNI Simone (Lidl) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - GANNA Filippo (INEOS) 4:57:30
2 - MILAN Jonathan (Lidl) +0:19
3 - AYUSO Juan (UAE) +0:22
4 - PRICE-PEJTERSEN Johan (Alpecin) +0:28
5 - TIBERI Antonio (Bahrain) +0:29

Xabier Mikel Azparrenek lasterketa utzi du

Arratsaldeko azken orduan baieztatu dutenez, Xabier Mikel Azparren Q36.5 Pro Cycling Team taldeko txirrindulari gipuzkoarrak 2025eko Tirreno-Adriatico lasterketa utzi du, helmugarako hamar kilometro gelditzen zirela erorikoa izan duelako.

Azparren amaierako zirkuituko azken itzulian jausi da: "Kommozioa izan du, eta, gure protokoloari jarraituz, ez da irtengo hirugarren etapan", iragarri du, sare sozialetan, bere taldeak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    22 16:00 - 17:15 HERRI KIROLAK | Goma gaineko sokatira finalak
    22 17:05 - 20:00 PILOTA | B Serieko finala: Egiguren V-Bikuña vs Salaberria-Gaskue

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen