Txirrindularitza
Tirreno-Adriatico lasterketa
Agentziak | EITB MEDIA
Euskal ordezkarien artean, Xabier Mikel Azparren izan da azkarrena, hamaikagarren postuan, 11,5 kilometroko ibilbidean italiarrak baino 42 segundo gehiago eginda.
Filippo Ganna, erlojupekoaren momentu batean. Argazkia: Efe.
Filippo Gannak (INEOS) erlojua birrindu du astelehen honetan Tirreno-Adriatico lasterketa abian jarri duen erlojupekoan. Italiarrak 12 minutu eta 17 segundoan bete ditu ibilbideko 11,5 kilometroak, Juan Ayuso (UAE) iazko irabazleak baino 23 segundo gutxiago eginda.
Ganna espezialista da erlojuaren kontrako saioetan; bereziki, ibilbide laburretan. Italiarrak hegan egin du Lido de Camaioren eta erritmoa aurkariek baino hobeto kudeatu du ibilbideko bigarren zatian. Horrela, lan erditan Ayusok baino bi segundo gehiago egin arren, helmugan 23 atera dizkio espainiarrari. Erakustaldia eman du italiarrak.
Johan Price-Petersen (Alpecin-Deceuninck) danimarkarrak hirugarren denborarik onena egin du.
Azparren, euskal ordezkari onena
Euskal ziklisten artean, Xabier Mikel Azparrenek egin du denborarik onena, hamaikagarren postuan, Gannak baino 42 segundo gehiago erabilita. Pello Bilbao 27. izan da, 54 segundora, Ion Izagirre 32. sailkatu da, 57 segundora, eta Mikel Landak 39. egin du, minutu eta bi segundora.
Asteartean bigarren etapa korrituko dute, 192 kilometrokoa, Camaiore eta Follonica artean, esprinterrentzako aproposa.
ETAPAKO SAILKAPENA ETA NAGUSIA
1 - GANNA Filippo (INEOS) 2.17,00
2 - AYUSO Juan (UAE) +0.23
3 - PRICE-PEJTERSEN Johan (Alpecin) +0.28
4 - TIBERI Antonio (Bahrain) +0.29
5 - MILAN Jonathan (Lidl-Trek) +0.31
6 - GEE Derek (Israel) +0.34
7 - CATTANEO Mattia (Soudal) +0.36
8 - WÆRENSKJOLD Søren (Uno) +0.37
9 - DEL TORO Isaac (UAE) +0.38
10 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) +0.41
11 - AZPARREN Xabier Mikel (Q36) +0.42
¿ A man on a mission. There was no one today that could have stopped Pippo
— Tirreno Adriatico (@TirrenAdriatico) March 10, 2025
¿ Un uomo in missione. Oggi nessuno avrebbe potuto fermare Pippo.
¿ Relive the @continentaltire ultimo KM ¿#TirrenoAdriatico @CA_Ita pic.twitter.com/HSGU75nlf7
Hurrengo zuzenekoak
25 | 22:15 - 00:30 | ZESTA-PUNTA | Women Winter Series finala: Helena-Arai vs Elaia-Oaia |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa