Txirrindularitza
UCI World Tour
EITB MEDIA
Pello Bilbao (Bahrain Victorious) bizkaitarra bosgarren izan da, irabazlearengandik lau minutu baino gehiagora.
Pogacar eta Vollering. Argazkiak: Strade Bianche
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak hirugarren aldiz irabazi du larunbat honetan Strade Bianche lasterketa, 50 kilometroren faltan erorikoa izan ostean erakustaldia emanda. Pello Bilbao (Bahrain Victorious) bizkaitarra bosgarren izan da, irabazlearengandik lau minutu baino gehiagora. Emakumezkoen lasterketan, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak bigarren aldiz irabazi du lasterketa, Anna van der Breggen herrikideari lehia ikusgarri batean irabazita.
Pogacarrek oroimenerako garaipena lortu du: ubeldurak egin ditu erorikoaren ondorioz, eta 19 kilometro baino gutxiagoren faltan erasoa jo du Thomas Pidcock britainiarra eta Tim Wellens belgikarra gainditzeko. Horrela, Fabian Cancellara suitzarra berdindu du lasterketa honen historian garaipen gehien lortu dituztenen zerrendan.
UAE Team Emirates-XRG taldea bere liderrarentzat eremua prestatzen joan da, eta erritmo oso bizia jarrita, tropela 30 txirrindularira murriztu du helmugatik 90 kilometrora. Hala eta guztiz ere, Pidcockek aurre egin die eta 78 kilometroren faltan ihes egin du, Pogacar gurpilean zuela.
Biak elkarrekin joan dira buruan, Pogacar erori den arte, baina berehala suspertu da. 19 kilometroren faltan, Colle Pinzuton, esloveniarrak ihes egin du helmuga bakarrik zeharkatzeko.
¿ Big crash for Tadej Pogacar who ends up in the field!
— Strade Bianche (@StradeBianche) March 8, 2025
¿ A bikechange and the World Champion is now storming towards a lone Tom Pidcock at the front #StradeBianche @CA_Ita pic.twitter.com/58ScD3V00u
Volleringek 2023ko koroa berreskuratu du
2023an lasterketa irabazi zuen Demi Vollering herbeheretarrak titulua berreskuratu du.
Mavi Garcia ezustekoa ematen saiatu da, eta minutu bat baino gehiagoko aldea lortu du ihes eginda joan den talde txiki batekin batera, baina FDJ Suezek erritmoa igo du azken kilometroetan Vollering aurretik jartzeko. Volleringek 3 ordu, 49 minutu eta 4 segundoko denborarekin egin du 136 kilometroko ibilbidea.
Lasterketaren historian lehen aldiz, herritartasun bereko bi txirrindulari izan dira podiumeko lehen bi postuetan. Demi Vollering eta Anna van der Breggen; SD Worx taldean aritu ziren biak, elkarrekin, baina orain aurkariak dira. Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak (Visma) osatu du podiuma.
GIZONEZKOEN SAILKAPENA
1.- POGACAR Tadej (UAE) 5:13:58
2.- PIDCOCK Thomas (Q36.5) +1:24
3.- WELLENS Tim (uae) +2:12
4.- HEALY Ben (ef) +3:23
5.- BILBAO Pello (Bahrain) +4:20
EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA
1.- VOLLERING Demi (FDJ) 3:49:04
2.- VAN DER BREGGEN Anna (SD Worx) +0:18
3.- FERRAND-PRÉVOT Pauline (Visma) +1:42
4.- LABOUS Juliette (FDJ) d. b.
5.- GARCÍA Mavi (Liv AlUla Jayco) +1:47
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:15 | HERRI KIROLAK | Goma gaineko sokatira finalak |
22 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | B Serieko finala: Egiguren V-Bikuña vs Salaberria-Gaskue |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa