14:01

Txirrindularitza

Euskaltel-Euskadi

Samuel Sanchez: 'Gutxienez denboraldia bizikleta gainean bukatu dut'

Erredakzioa

Asturiaseko txirrindulariak denboraldia espero baino hobeto amaitu duela onartu du. Gainera, Tourrean izandako erorikoaren ostean, 'denboraldia bizikleta gainean bukatzea garrantzitsua' dela esna du.

  • Samuel Sanchez. Argazkia: EFE

    Samuel Sanchez. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadi taldeko liderrak Beijingeko Tourra bukatu ostean, "etapa garaipen bat edo sailkapen nagusian postu on bat" lortzea falta izan ziela onartu du. Hala ere "denboraldia bizikleta gainean bukatzea oso garrantzitsua" dela azpimarratu du, bi eroriko larri izan ostean.

"Denboraldia, azkenik, bukatu da. Espero baino hobeto bukatu dut. Frantzian erorikoa izan nuenean guztia beltz ikusi nuen, baina gutxienez Munduko Txapelketan parte hartu dut, Lombardian bigarren postua lortu dut, eta Txinara etortzeko abagunea izan dut. Denboraldia bizikleta gainean agurtzea oso garrantzitsua da", azaldu du Asturiaseko txirrindulariak.

Gainera, Samuel Sanchezek Beijingeko Tourrean taldearen saiakerek saririk ez izatea pena handia dela onartu du. "Taldea behin eta berriro saiatu da, ihesaldietan izan gara eta erasoan jo ditugu, baina errematatzea eta etapa garaipena edo sailkapen nagusian postu on bat lortzea falta izan zaigu", azaldu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena