Txirrindularitza
Down Under Tourra 2025
EITB MEDIA
Txirrindulari espainiarra iritsi da lehen tokian helmugara, Uraidlan, azken kilometroetan bakarka ihes egin eta gero.
Javier Romo, garaipena ospatzen. Argazkia: Movistar Team
Javier Romo espainiarra (Movistar) izan da nagusi Down Under Tourreko hirugarren etapan, eta lortu du WorldTour zirkuituan lehen garaipena. Knotts Hill mendatearen igoera gogorrak markatutako ibilbidea izan da, Norwooden hasi eta Uraidlan amaituta (147,5 kilometro).
Azken kilometroetan bakarka ihes egin du Romok, tropela atzean utzita, eta hala iritsi da helmugara, Uraidlan.
Sailkapen nagusian lehen tokia kendu dio Romok Welsfordi. Jhonatan Narvaez da bigarren, eta Finn Fisher-Black (Red Bull-Bora-Hansgrohe) hirugarren, liderrarekiko zortzi eta hamar segundora, hurrenez hurren.
3. etapako sailkapena:
1 - ROMO Javier (Movistar) 3:01:22
2 - NARVAEZ Jhonatan (Emirates-XRG) 0:05
3 - FISHER-BLACK Finn (Red Bull-Bora-Hansgrohe) 0:05
4 - WITHEN PHILIPSEN Albert (Lidl-Trek) 0:05
5 - GLOAG Thomas (Visma-Lease a Bike) 0:05
Sailkapen nagusia:
1 - ROMO Javier (Movistar) 10:13:51
2 - NARVAEZ Jhonatan (Emirates-XRG) 0:08
3 - KONRAD Patrick (Lidl-Trek) 0:10
4 - FISHER-BLACK Finn (Red Bull-Bora-Hansgrohe) 0:10
5 - TRONCHON Bastien (Decathlon-AG2R) 0:12
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar