15:02

Txirrindularitza

Abuztuaren 23an

2025eko Espainiako Vuelta Piamontetik aterako da, Italiatik

Agentziak | EITB MEDIA

Vuelta seigarrenez aterako da atzerritik, eta lehen aldiz, Italiatik.

  • 2024ko Espainiakio Itzuliko etapa baten amaiera. Argazlkia: Efe.

    2024ko Espainiakio Itzuliko etapa baten amaiera. Argazlkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2025eko Espainiako Vuelta Piamontetik aterako da eta bertan jokatuko dira lehen hiru etapak, Unipublicek astelehen honetan bertan Setefano Lo Russo Turineko alkatearekin batera egindako ekitaldian aditzera emandakoaren arabera. Lasterketa abuztuaren 23an hasi eta irailaren 14an amaituko da.

Horrela, Vuelta seigarrenez abiatuko da Espainiatik kanpo, eta lehen aldiz, Italiatik. Aurretik, Lisboa (1997), Assen (2009), Nimes (2017), Utrecht (2022) eta Lisboa-Oeiras-Cascais (2024) izan dira lasterketaren atzerriko abiapuntuak.

2025eko lehen etapa Turin-Reggia di Venariatik aterako da, eta Novaran bukatu, 183 kilometroko ibilbidea egin ostean. Tartean, Puerto Bienca-Tomalino igaroko dute. Bigarren etapa, 157 kilometrokoa, Alban hasi eta Limone Piamonten amaituko da, eta aldapan gora amaituko den lehen jardunaldia izango da.

Hirugarren etapak San Maurizio Canavese eta Ceres lotuko ditu, 139 kilometro eginda. Tartean, Puerti Issiglio igoko dute. Laugarren etapa, aldiz, Susan hasiko da, Turineko hirigunean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena