17:32

Txirrindularitza

Fitxaketak eta berritzea

Euskaltel Euskadik Marton Dina eta Jordi Lopez fitxatu ditu; Naia Amondarainek Laboral Kutxarekin berritu du

EITB MEDIA

Dina ATT Investements taldetik iritsi da Euskal Herriko taldera, eta Lopez, ordea, Kern Pharmatik. Biek ala biek 2025erako eta 2026rako sinatu dute Euskaltel-Euskadirekin, eta Amondarainek, berriz, 2025erako berritu du.

  • Marton Dinak profil menditsuko lasterketetan bereziki lagunduko du. Argazkia: Euskaltel-Euskadi.

    Marton Dinak profil menditsuko lasterketetan bereziki lagunduko du. Argazkia: Euskaltel-Euskadi.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltel-Euskadik Marton Dina eta Jordi Lopez fitxatu ditu, ondorengo bi denboraldietarako, alegia, 2025erako eta 2026rako, eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak eta Naia Amondarainek euren arteko kontratua berritu dute 2025erako, asteazkenean bi euskal taldeek iragarri dutenez.

Testuinguru horretan, Marton Dina hungariarra, 28 urtekoa bera, 2018tik dabil profesionaletan, eta ATT Investments taldetik iritsi da Euskaltel-Euskadira; Euskal Herriko taldearen aurreikuspena da Dinak ekarpena egitea, bereziki, profil menditsua duten lasterketetan eta etapetan. Jordi Lopez kataluniarrak 26 urte ditu, eta 2021etik dabil profesional mailan, Kern Pharman orain arte; Euskaltel-Euskadik espero du Lopezek erakustea kalitatea duela klasikoetarako. Talde laranjaren esanetan, Dina eta Lopez "aurrera egiten ari diren ziklistak dira, eta badute eskarmentua tropel profesionalean".

Jordi Lopez Kern Pharmatik iritsi da Euskaltel-Euskadira. Argazkia: Euskaltel-Euskadi.

Jordi Lopez Kern Pharmatik iritsi da Euskaltel-Euskadira. Argazkia: Euskaltel-Euskadi.

Naia Amondaraini dagokionez, txirrindulari gipuzkoarrak "bi urte zail" igaro ditu, talde laranjak zehaztu duenez, lesio baten ondorioz; izan ere, 2024ko erdialdean berrekin dio lehiari. Amondarain etorkizun oparoko gaztea da, Laboral Kutxaren iritziz.

Naia Amondarainek Laboral Kutxan jarraituko du. Argazkia: Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa.

Naia Amondarainek Laboral Kutxan jarraituko du. Argazkia: Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena