Txirrindularitza
Il Lombardia
EITB Media
Azken 40 kilometroak bakarka eginda nagusitu da txirrindulari esloveniarra Italiako klasikoan. Remco Evenepoelek eta Giulio Cicconek osatu dute podiuma. Laugarren, berriz, Ion Izagirre sartu da.
Tadej Pogacar, helmugan, bizikleta altxatuta. Argazkia: Il Lombardia
Tadej Pogacarrek (UAE) laugarren urtez jarraian irabazi du Il Lombardia klasikoa, Bergamo eta Como artean (255 km). Munduko txapeldunak denboraldiko 25. garaipena bereganatu du, eta enegarren erakustaldia emanda nagusitu da; izan ere, lasterketa amaitzeko 40 bat kilometroren faltan egin du ihes, eta bakarrik iritsi da helmugara.
Hiru minututik gorako atxerapenarekin helmugaratu da Remco Evenepoel (Soudal), lehenengo, eta Giulio Ciccone (Lidl-Trek), ondoren. Laugarren, berriz, Ion Izagirre (Cofidis) heldu da. Txirrindulari gipuzkoarrak lan handia egin du, eta onenekin batera izan da azkeneraino.
SAILKAPENA
1. POGACAR Tadej (UAE) 6:04:58
2. EVENEPOEL Remco (Soudal) +3:16
3. CICCONE Giulio (Lidl-Trek) +4:31
4. IZAGIRRE Ion (Cofidis) +4:34
5. MAS Enric (Movistar) d.b.
6. SIVAKOV Pavel (UAE) d.b.
7. VAN EETVELT Lennert (Lotto) d.b.
8. POWLESS Neilson (EF Education) +4:58
9. GAUDU David (Groupama) d.b.
10. MEURISSE Xandro (Alpecin) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa