Txirrindularitza
Berritzea
EITB MEDIA
30 urteko txirrindulari belgikarraren eta Herbehereetako taldearen arteko kontratua 2026ra artekoa zen, eta, asteazkenean Van Aertek eta Vismak iragarri dutenez, behin betiko berritu dute kontratu hori.
Wout van Aert erretiroa hartu arte arituko da Visma taldean. Argazkia: EFE.
Wout van Aert txirrindulari belgikarrak bere kirol ibilbideko amaierara arte berritu du Visma-Lease a bike taldearekin, asteazkenean ziklistak berak eta Herbehereetako taldeak iragarri dutenez. Van Aerten eta Vismaren arteko kontratua 2026ra artekoa zen, eta, orain, behin betiko berritu dute kontratu hori 30 urteko ziklistak eta bere taldeak.
Sare sozialetan, Vismak "betikotasuna" hitza argitaratu du. "Horrelakoak ez dira ohikoak gure kirolean, baina ez dugu askorik pentsatu behar izan", adierazi du, ohar bidez, Richard Plugge taldeko buruak: "Balio anitzeko txirrindularia da: esprinterra, klasikoetan bikaina, erlojupekoetan oso ona, eta, eguna duenean, mendiko etapa bat ere irabazi ahal du, Frantziako Tourrean Mont Ventouxen erakutsi zuenez. Baina, horrez gain, Wout benetako kultura bektore bilakatu da, gure taldean ezinbesteko katebegia. Liderra eta taldeko gizona da. Oso pozik gaude berarekin, eta, zorionez, berak sentimendu berdina du".
"Ez nuen askorik pentsatu behar izan, ideia bururatu zitzaidanean. Lehenik eta behin, Visma-Lease a bike taldean jende onenarekin eta talde onenarekin lan egiten dugulako… Horregatik erabaki dut hemen betiko gelditzea, eta horrek oso ondo sentiarazten nau", nabarmendu du, bere aldetik, Van Aertek.
¿ ¿ ¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿ ¿¿¿¿ ¿¿ ¿¿¿ ¿¿¿¿ ¿ pic.twitter.com/TuzOfigzGA
— Team Visma | Lease a Bike (@vismaleaseabike) September 18, 2024
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa