Txirrindularitza
Deialdia
EITB MEDIA
Hiru euskal txirrindulariez gain, Carlos Rodriguez, Enric Mas, Juan Ayuso, Pablo Castrillo, Roger Adria, David De La Cruz eta Raul Garcia Pierna deitu ditu Espainiako hautatzaileak Zuricheko hitzordurako.
Alex Aranbururen artxiboko irudia, 2024ko Espainiako Txapelketa irabazi zuen egunean. EFE
Albisteak (3)
Alex Aranburu (Movistar), Mikel Landa (Soudal Quick-Step) eta Pello Bilbao (Bahrain Victorious) euskal txirrindulariek Munduko Txapelketan parte hartuko dute Espainiako selekzioarekin. Hautatzaileak hiru euskaldunak deitu ditu Zurichen (Suitza), irailaren 22tik 29ra arte jokatuko den hitzordurako.
Euskal Herriko hiru ziklistek beste hauexek izango dituzte taldekide: Carlos Rodriguez (INEOS), Enric Mas (Movistar), Juan Ayuso (UAE), Pablo Castrillo (Kern Pharma), Roger Adria (Red Bull-Bora-Hansgrohe), David De La Cruz (Q36.5) eta Raul Garcia Pierna (Arkea), azken biak erlojupekoan.
Gizonezkoen elite mailako errepideko probak 273,9 kilometroko ibilbidea izango du, Winterthur eta Zurich artean, eta igandean lehiatuko dira, irailaren 29an. Hainbat mendate igo beharko dituzte, nahiz eta oso luzeak ez izan: Kyburg, 1,2 km (% 12); Binz, 4,6 km (% 4,5); Zurichbergstrasse, 1,1 km (% 8); eta Witikon, 2,3 km (% 5,7).
Erlojupekoa, ordea, hilaren 22an iritsiko da. 46,1 kilometroko saioa izango dute aurretik, Zurichen hasi eta amaituta.
Hurrengo zuzenekoak
08 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
24 | 12:00 - 14:00 | HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa |
24 | 12:00 - 13:45 | ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa |
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa