Txirrindularitza
Montrealgo Sari Nagusia
Agentziak | EITB Media
Esloveniarrak 24 segundoko aldea atera dio helmugan bigarren izan den Pello Bilbaori, eta 40 segundokoa tropel nagusiko gainerakoei.
Pello Bilbao. Artxiboko irudia: EITB
Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) esloveniarrak 2024ko bere 22. garaipena lortu du igande honetan, Pello Bilbao (Bahrain-Victorius) bizkaitarrari nagusituta Montrealeko Sari Nagusian, 209,1 kilometroko ibilbidean.
Pogacarrek 85 garaipen ditu dagoeneko profesionaletan, eta ostiralean itzuli zen lehiaketara, Frantziako Tourra irabazita eta Quebeceko Sari Nagusian zazpigarren postua lortuta. Igande honetan lasterketa bat irabazi du berriro, eta 2022an lortutakoari beste garaipen bat batuta.
Esloveniarrak 24 segundoko aldea atera dio helmugan bigarren izan den Pello Bilbaori, eta 40 segundokoa tropel nagusiko gainerakoei. Esprintean Julian Alaphilippe (Siudal-Quick Step) frantziarra izan da liderra. Ion Izagirre (Cofidis) eta Alex Aranburu (Movistar) gipuzkoarrak ere han izan dira, bosgarren eta hamabosgarren bukatuz, hurrenez hurren.
Aranburuk, nekaezin, erasora jo du helmugatik sei kilometrora, baina ez da Pogacarren parera iristeko modurik izan.
SAILKAPEN NAGUSIA
1. POGACAR Tadej (UAE) 5:28:15
2. BILBAO Pello (Bahrain) +0:24
3. ALAPHILIPPE Julian (Soudal) +0:40
4. VAN GILS Maxim (Lotto) d. b.
5. IZAGIRRE Ion (Cofidis) d. b.
6. SKUJINŠ Toms (Lidl) d. b.
7. BENOOT Tiesj (Visma) d. b.
8. WOODS Michael (Israel) d. b.
9. ZAMBANINI Edoardo (Bahrain) d. b.
10. HINDLEY Jai (Red Bull) d. b.
15. ARANBURU Alex (Movistar) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa