Txirrindularitza
Iragarpena
EITB MEDIA
Ezkio-Itsasoko txirrindulariak Movistar utzi eta Frantziako taldearekin bat egingo du, Izagirre anaiekin batera.
Alex Aranbururen artxiboko irudia. EFE
Albisteak (3)
Alex Aranburu euskal txirrindularia fitxatu duela iragarri du Cofidis taldeak, datozen hiru denboraldietarako, 2027 amaierara arte. Ezkio-Itsasoko kirolaria Espainiako txapelduna izan zen ekainean. Horrez gain, Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartu berri du, Oier Lazkanorekin. Era berean, Frantziako Tourrean, hiru ihesalditan protagonista izan zen, eta Belgikako Itzuliko laugarren etapa irabazi zuen.
28 urterekin, Movistar utziko du Aranburuk talde frantziarra indartzeko, Izagirre anaiekin batera. Cofidis taldeak argitaratutako oharraren arabera, Alex "oso pozik dago beragan erakutsitako konfiantzagatik"; horrenbestez, "ahalegina egingo du behar den maila emateko".
A L E X A R A N B U R U ¿¿¿
— Team Cofidis (@TeamCOFIDIS) August 21, 2024
Nous sommes fiers d'accueillir le champion d'Espagne pour les 3¿ prochaines saisons !
¿ https://t.co/QoUcyFJdE7
¡ Bienvenido Alex ! pic.twitter.com/I0JYFzHt2p
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa